Harrera familiak lortzeko informazioa eskainiko du Saharautz Elkartasun Taldeak

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 30a

Saharautz Elkartasun Taldeak, Oporrak Bakean progamaren baitan, udan harrera-familiak lortzeko saioa eskainiko du bihar, 19:00etan, kultur etxean. Lehendabizi 20 minutuko dokumental bat ikusi ahalko da, Sahara mendebaldeko errefuxatuen kanpamentuetan bizi den neskatxa baten ingurukoa, eta ondoren familiei informazioa emango diete Bi asteetan inguruko herrietan hitzaldiak eman eta gero, Orion azken saioa egingo du taldeak gaur. Saharautz taldeak aurten Sahararen egoera "inoiz baino larriagoa" dela adierazi du, eta aldi berean, harrera familiak lortzea "sekula baino nekezagoa" ari zaiela egiten esan du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide