Balearen Egunerako sarea salduko dute Herri Ikastolako ikasleek

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 25a

Maiatzean ospatuko dute bost urtetik behin egiten duten Balearen Eguna, herritarren egun handia. Dagoeneko hasi dira herrian ekitaldiak prestatzen eta entseguak egiten, eta aurrerantzean, Orioko Herri Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek egun horretarako sareak salgai jarriko dituzte. Izan ere, Balearen Egunean balkoiak sarez janzten dituzte herritarrek, eta sare horiek asteazkenetan jarriko dituzte salgai, maiatzera bitartean. Ikasleek adierazi dutenez, lortutako dirua hurrengo ikasturtean ikasketa bidaiara joateako erabiliko dute. Gaztetxoek 16:30eatik aurrera izango dira herriko plazoletan eta pergolan sareak saltzen. Eguraldiaren arabera, batean edo bestean egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide