Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean, Erretiratuen eta Pentsiodunen Eguna ospatuko dute Zaharren Babes Lekuko kideek Orion. Ohi bezala, goizetik hasiko dira ospakizunetan herriko adinduek, eta arratsaldera bitartean hainbat ekintza izango dute.
Antolatzaileek aurreko urteetako egitarau antzekoa prestatu dute oraingo honetarako ere. Musikak tarte berezia izango du aurtengoan ere, baina, lehenengo aldiz, inguruko trikitilarien emanaldiak ere izango dira arratsaldean.
Urtero legez, bertaratzen direnek Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria egingo dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, 350 lagun joatea espero dituzte bazkarirako. Dagoeneko saldu dituzte bazkarirako txartel guztiak.
Horrez gain, bazkarira joateko autobusak jarri dituzte 13:00etan eta 13:30ean, eta 18:00etan itzuliko dira berriro herrira.