Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Danbolin musika eskolak 25 urte bete ditu, eta horren harira, zenbait ospakizun antolatu dituzte datozen hilabetetarako. Ekainaren 18an, esaterako, kiroldegian ospakizun-festa egingo dute; kontzertu horretan, azken 25 urteetan musika eskolatik pasa diren ikasle edota irakasleak bildu nahi dituzte.
Horretarako, ikasle ohiei bertan parte hartzeko deia luzatu diete musika eskolako ardiradunek, kontzertuan musika tresnaren bat jo edo abestu dezaten. Bertan parte hartu nahi dutenek danbolinme@gmail.com helbidera idatzi edo 943 83 37 27 telefonora deitu dezakete, hilak 31 baino lehen.
Horrez gain hurrengo astean bi kontzertu berezi eskainiko dituzte; asteartean, esaterako, goi mailako ikasleak direnek eskainiko dute, 19:00etan, Kultur etxean. Piano jotzaileek, gitarra jotzaileek, txistu jotzaileek, biolin jotzaileek edota esku-soinu jotzaileek hartuko dute parte bertan. Bestalde, ostegunean, hilak 24, filmetako soinu bandetako abestiak taularatuko dituzte zenbait taldek. Saio hori ere Kultur etxean egingo dute, 19:00etan.