Juan Priede omenduko dute bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 18a

Juan Priederen hilketaren bederatzigarren urteurrenean, Orion PSEko zinegotzia izan zena omenduko du bihar Gipuzkoako PSE-EEk, Orioko hilerrian. 2002ko martxoaren 22an hil zuen ETAk Priede. Herriko taberna batean zegoela hil zuten, tiroz. Urtez urte egin duten moduan senitartekoak eta ingurukoak hilerrian elkartuko dira alderdieko ordezkariekin batera, lore eskaintza egiteko. 12:00etan egingo diote omenaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide