Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilak 7tik aurrera, herritarrek pintxo poteoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, Udalak, hiru banatzaileen laguntzarekin ekimena antolatu du, eta orain, bertan parte hartzeko tabernarientzat zerrendak zabaldu ditu.
Udalak adierazi duenez, momentuz ekainaren 23ra bitartean iraungo du ekimen honek. Hori hala, ostegunetan, bezeroek euro eta erdiren truke edaria eta pintxo bana jasoko dute. Lau ardo mota izango dute eskuragarri: kriantza, urtekoa, txuria eta gorria. Horrez gain, zerbeza botila, ura eta mostoa ere jaso ahal izango da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jada zenbait tabernarik eman dute bertan parte hartzeko izena. Oraindik eman ez dutenek hilaren 23ra bitartean dute horretarako aukera, Kultur Etxera edo udaletxera joanda.