Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://www.youtube.com/watch?v=TDrbZDXdMqc
Orioko herri ikastolak, Udalarekin zuen hitzarmena berreskuratzeko asmoz hilabete osorako ekitaldiak antolatu ditu herrian. Horretarako, herriko zenbait eragileen laguntza izan du ikastolak; hala nola, Heldu! kirol elkartea, Harribil dantza taldea, Errikotxia bertso taldea, Talai Mendi mendi elkartea, Txurrumuski haurrentzako aisialdirako taldea eta Arkupe merkatari elkartearen eskutik antolatu dituzte hiru astenburutan egingo dituzten ekitaldiak.
"Festa giroan" egingo dituzten ekimen horien bidez, honakoa eskatu nahi diote Udalari: "Behingoz sinatzea alkateak hautsi zuen Hitzarmena. Ez dugu ahaztu behar alkateak hautsi zuela hitzarmena, dirudienez alderdiaren babesarekin, eta hortaz, berari dagokio sinatzea", adierazi zuten herri ikastolako kideek atzo egin zuten prentsaurrekoan.
Arduradunek ekitaldi "jendetsuak" izatea espero dute, herritarren "presentzia" beharrezkoa dela nabarmendu baitute. Datorren larunbatetik martxoaren 26ra bitartean, egitarau zabala antolatu dute. "Ekintza guztiak bolondresek antolatu eta gauzatuko ditugu, musu-truk eta auzolanean", diote. "Ikastolaren estilora" antolatu dutela adierazi dute, "harrotasunez baina harrokeriarik gabe". Ekitaldien artean, Idoia Etxeberriak 140 kiloko harri errektangularrarekin errekor saiakera egingo du larunbatean, hilak 12.
- Martxoak 12, larunbata
16:00. Herri kirolak umeentzat.
17:15. Harribilen emanaldia.
17:30. Danok bat eta Helduren artean, gizon probak. Eguraldi txarra eginez gero, giza proben ordez kirol erakustaldia egingo dute.
18:30. Idoia Etxeberriaren errekor saiakera, 140 kiloko harri errektangularrarekin.
- Martxoak 18, ostirala
22:00. Errikotxiaren eskutik, bertso musikatuak, kultur etxean.
martxoak 19, larunbata
17:30. Pilota taldearen eskutik, umeentzako Kale barren partidak, frontoian.
18:00. Pilota partidak lehenengo mailako afizionatuekin, frontoian.
- Martxoak 20, igandea
10:30. Rappela, Elizatik Kale nagusiaren azpikaldera.
12:30. Jolasak heldu eta umeentzat, eta salda eta pintxoak banatuko dituzte.
- Martxoak 26, larunbata
14:15. Bazkari herrikoia, frontoian. Sarrerak hilaren 21ean jarriko dituzte salgai, Lore eta Uranga burdindegietan, Gelaton eta Ikastolan.
22:30. Kontzertuak, Gaztetxean.