Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak jakinarazi duenez, zenbait pertsona hartuko ditu lanerako uda bitartean, eta eskaerak egiteko deialdia zabaldu du. Kanpinerako zaindari aritzeko lau langile hartuko ditu, kanpinerako bainuak garbitzeko postu bat dute libre, eta kabinen garbitzaile eta udaltzain laguntzaile izateko, berriz, bina lanpostu dituzte.
Deialdian parte hartzeko langabezian egon behar da, eta udaltzain laguntzaile izateko ezik, beste lanpostuak betetzeko oriotarra izatea ezinbestekoa da. Halaber, langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, eta denboraldi baterakoak izango dia.
Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 1ean amaituko da. Informazio gehiago eta oinarriak udal bulegoetan eskuratu daitezke, eta eskabideak ere bertan aurkeztu ahal izango da. Eskabidea egiten dutenek instantzia bat bete beharko dute. Horrez gain, lanpostu horiek betetzeko frogak egingo dituzte apirilaren 16ean, goizeko 09:00etan, Kultur Etxean.