Hilak 14ean zehaztuko dituzte pintxo poteoko xehetasunak

Ane Olaizola 2011ko martxoaren 9a

Joan zen astelehenean pintxo poteoa antzolatzeko lehenengo bilera egin zuten Udalak, tabernariek eta banatzeaileek. Bertan, sei tabernarik eta hiru banatzailek hartu zuten parte. Orain, ordea, ekimenaren nondik norako guztiak zehazteko asmoz, bigarren bilera deitu du Udalak hilak 14rako. Tabernariei pintxo poteoa egiteko ekimena «ideia ona» iruditu zaiela adierazi dute antolatzaileek. Banatzaileei dagokienez, berriz, edariak prezio merkeagoan saltzeko «prest» daudela ere jakinarazi dute. Pintxo poteoa martxan jarriko balitz, euro terdiren truke edaria eta pintxoa jasoko lituzke bezeroak. Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu zein egunetan jarriko dute ekimen hori, ezta ere zer edari eta zer pintxo sartuko diren ekimen horretan. Udalak hurrengo bileran tabernari gehiago joatea espero du, orduan zehaztuko baitituzte ekimenaren zehaztasun guztiak. 10:00etan elkartuko dira datorren astelehenean, Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide