Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iberdrolak zanga bat irekiko du gaurtik aurrera Orioko Iturbide 13 atariaren aurrean. Eremu horretan egiten ari diren elektrizitate horniduren inguruko lanak direla-eta irekiko dute zanga. Hori hala, Udalak bertako bizilagunei etxe aurrea libre uzteko eskatu die martxoaren 11ra bitartean, orduan amaituko baitira lanak.
Horren gain, hornidura elektrikoa eten egingo dute etzi, hilak 10. Ia herri osoan etengo dute argi indarra, 23:00etaik 04:00ak bitartean, eta Iberdrolak oharra jarriko ditu etxebizitzetan.