Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Korrika Batzordeak Korrikako arropa jarriko du salgai bihar Orion. Apirilaren 17an pasatuko da Korrikako 17. edizioa herritik, eta bertan Korrikako kamisetekin, jertseekin edota bestelako arropekin irteteko asmoz jarriko dute bihar denda. 16:00etatik 18:30era bitartean herriko plazan jarriko dituzte salgai. Horrez gain, Itziar Kirolak dendak ere salgai ditu arropak.