Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estropadetako Outriggers Ligako 5. jardunaldia egingo dute larunbatean, hilak 5, Orion. 15:30ean hasiko da saioa, eta infantilek, kadeteek, seniorrek eta beteranoek hartuko dute parte. Infantilek, 1000 metroko ibilbidea egingo dute. Beste guztiek, berriz, 1500 metrokoa. Hiru maila horietako arraunlariak Ortzaika auzora iritsi baino 150 metro inguru lehenago hasiko dira, eta Oria ibaitik behera, zubian amaituko dute. Infantilak, berriz, 500 metro geroago hasiko dira.
Lerroz lerroko jardunaldia izango da, eta banakako, binakako, launakako eta zortzinakako modalitatean lehiatuko dira. 15:30ean hasiko da saioa, eta ordezkarien bilera 13:30ean izango da.