Datorren astelehenean, hilak 7, Antxon Agirre Sorondo etnologo eta historialariak Orio, oro hori liburua aurkeztuko du. Agirrek, herriko historia jaso du dibulgazio liburu horretan. Gazteleraz idatzi du Agirrek, eta Miren Etxeberria orioarrak euskaratu egin du, eta Udalak, berriz, argitaratu egin du.
Liburuan zenbait gai jorratu ditu autoreak; herria bera ardatz izanda, itsasoa, gastronomia, osasuna, gerrak, hezkuntza edota erlijioak aztertu ditu. 19:00etan izango da ekitaldia, eta bertaratzen denak liburuaren ale bat eskuratu ahal izango du. Ondoren, kultur etxean eta ohiko saltokietan jarriko dute salgai Orio, oro hori liburua.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide