Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Toki Alai elkarteak mus txapelketa antolatu du biharko. 22:00etan hasiko da saioa. Parte hartzeko, egunean bertan edo aldez aurretik eman daiteke izena, 943-89 07 89 telefonora deituta, 20 euroren truke. Gehienez 31 bikotek hartuko dute parte. Irabazleak txapela, trofeoa eta Katxiña erretegian bi lagunentzako afaria lortuko ditu. Ondorengo lau bikotek ere zenbait sari jasoko dituzte.