Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Toki Alai elkarteak mus txapelketa antolatu du biharko. 22:00etan hasiko da saioa. Parte hartzeko, egunean bertan edo aldez aurretik eman daiteke izena, 943-89 07 89 telefonora deituta, 20 euroren truke. Gehienez 31 bikotek hartuko dute parte. Irabazleak txapela, trofeoa eta Katxiña erretegian bi lagunentzako afaria lortuko ditu. Bigarren geratzen den bikoteak, berriz, trofeoa eta Xixarion jatetxean afaria lortuko dute. Hirugarrenek, Belea hotelean afaria eta kriantza botila bana eskuratuko dute; laugarren bikoteari kriantza botila eta Balea hotelean talasoterapia saioa eskainiko diote, azkenin, bosgarren postutik zortzigarrenera geratzen direnek Balea hotelean talasoterapia saioa jasoko dute.