Zumaiakoa izan da Oriako XVII. Jaitsieran eskualdeko traineru onena

Urola Kostako Hitza 2011ko otsailaren 19a

Oriako XVII. Jaitsieran mila bat arraunlari lehiatu dira, 66 trainerutan banatuta, eta norgehiagoka ikustera, berriz, ehunka lagun bildu dira, eguraldiak lagundu ez badu ere. Maila absolutuan Zumaia "A" trainerua izan da eskualdekoen arten denbora onena egin duena (20:36,50), eta maila absolutuan zazpigarren postua eskuratu du, irabazletik hiru segundu baino zertxobait gehiagora. Denbora onena Bermeok egin du (20:14,18). Maila horretan bertan, Orio "A" zortzigarren postuan sailkatu da (20:39,02), eta Zarautz "A" hamargarrengoan (21:04,54). Orio "B" hogeigarrengo postuan sailkatu da (21:49,50), Getaria 24.ean (22:05,44), Orio "C" 31.ean (22:44,92), eta Zarautz B 39.ean (23:17,79). Emakumezkoei dagokienean, Getaria-Tolosa trainerua aritu da ondoen (14:46,49), eta bi postura sailkatu da, hirugarren, Orioko trainerua (15:08,71). Jubenil eta mistoen kategorian Zumaia izan da onena (13:36,30), Getaria bigarren (14:38,55), Orio laugarren (15:00,58), eta Zarautz seigarren (16:55,46)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide