Angel Martin zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Andramari jaiak gero eta hurbilago daude, eta Azkoitiko Udalak gaur jakinarazi du festetako egitaraua. Gaur hasi dira
programa etxez etxe banatzen, eta datozen egunetan eskuratuko dute herritar guztiek liburuxka. Abuztuaren 14an hasi eta 18ra bitartean ospatuko dituzte Azkoitian andramariak, eta denetariko ekintzak prestatu dituzte herritarrentzat.
Aurten, Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek emango diete hasiera festei. Txipinazoa bota aurretik, udaletxean omenaldia egingo diete bi emakumeei. Ekitaldia irekia izango da, eta herritarrak gonbidatuta daude.
Bost festa egun izango dira aurtengoan, eta aukera zabala izango da egun horietan: erromeriak, kaleko ikuskizunak, herri kirolak eta pilota partidak nahiz salbea edo agurra, besteak beste. Horrez gain, hainbat kontzertu ere izango dira: Maricahi Sonidos de Mexico, Passepartout, Zea Mays eta Ilargi Beltza taldeenak, hain zuzen ere. Kaleak girotzen ibiliko dira, berriz, Rockbox edo Brincadeira batukada, besteak beste.
Bazkarietarako izen emateak
Gaurtik ostiralera bitartean –abuztuaren 6tik 10era- eman ahalko da izena andramarietako bazkarietarako; hau da, abuztuaren 16ko familien bazkarirako eta hilaren 18ko kuadrillen bazkarirako. Izen ematea udaletxeko Kultura Sailera joanda edo 943-85 71 70 telefonora deituta egin beharko da.
Aurreko urteetan bezala, festetako programa kontsultatu ahal izango da APP bat deskargatuz. Gainera, iritzia ematen parte hartzen dutenen artean tableta zozkatuko dute. Festa Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu jaietako zapiak soinean eramatera,
Ondo pasau Andramaixek! leloarekin.
Bestalde, Plaza Dantzetan parte hartu nahi dutenentzat, asteazkenean, abuztuaren 8an, 20:00etan, entsegua egingo da Baztartxo Antzokian, Sahatsaren lokalean. Abuztuaren 16an ere, emanaldia baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, pausoen errepasoa egingo dute elizaren atarian. Entsegurako izen ematea 943-85 71 70 telefonoan egin beharko da.
Bihar, abuztuak 7, da VIII. Film Labur Lehiaketan parte hartuko duten lanak aurkezteko azken eguna. Aurten, gai nagusia euskara izango da, udazkenean egingo den Euskaraldia egitasmoa babesteko eta indartzeko asmoz.
Sentsibilizazio guneak
Azkoitiko Udala prebentzio esparruan egiten ari den lanaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzak babestuta, alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko gune bat jarriko dute elizaren atarian, hilaren 14an. Halaber, abuztuaren 14an, 16an eta 18an, indarkeria sexistari aurre egiteko informazio gunea jarriko dute herriko plazan, 19:30etik 21:30era eta 01:00etik 04:00etara.
Hona hemen festetako egitaraua:
Abuztuak 11, larunbata
Egun osoan zehar. Afrikar Renndo-Elkartu jaia, plazan.
11:00etan. Martittera igoera, herriko plazatik abiatuta, Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta.
18:00etan. Txerloiko futbol zelaian, Xabier Sagarzazuren oroimenez, XXII. Andra Mari Futbol Saria: C.D. Anaitasuna – Beasain K.E.
Abuztuak 14, asteartea
09:00etan. Eliz ataritik abiatuta, IX. Jokin Ormaetxea gazte mailako txirrindulari lasterketa. Euskal Herriko Trofeoa.
11:40ean. Mailu Irizar eta Ixabel Jauregiri omenaldia, udal areto nagusian.
12:00etan. Txupinazoa, Musika Bandaren, Parrokiako abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz.
Ondoren, Eltziegoko Dultzaineroek
Kandido konposizioa eskainiko dute.
12:30ean. Txantreako eta Azkoitiko erraldoien eta buruhandien kalejira.
17:00etan. Haur parkea, herriko plazan (puzgarriak, gazteluak…).
19:45ean. Mariachi, Sonidos de Mexico musika kale ikuskizuna.
19:50ean. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak,
Alkate Soinua joko du.
20:00etan. Herritarrek parrokian Ignacio Busca Sagastizabalen
Salbea zazpi ahotsetara eta Aita Nemesio Otañoren
Ave María bost ahotsetara abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garciaren
Ama Birjinaren edertasun.
Bakarlariak: Felix Uranga baritonoa eta Iñaki Goenaga tenorea.
Organoan: Jose Luis Francesena.
Zuzendaria: Inazio Alberdi.
23:00etan. Mariachi, Sonidos de Mexico taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
23:00etan. Eliz atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, gune bat jarriko da alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko.
Abuztuak 15, asteazkena
09:30ean. Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.
10:00etan. Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.
10:50ean. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Herriko Musika Bandak Txalkor txistulari taldearen laguntzaz,
Alkate Soinua joko du.
11:00etan. Meza Nagusia.
12:00etan. Eltziegoko Dultzaineroek lagunduta, erraldoien eta buruhandien kalejira.
13:00etan. Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
17:00etan. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Lehen partida:Gorka-Etchegoin vs Elordi–Lasa IV. Bigarren partida: Irribarria–Rezusta vs Olaizola II-Imaz.
17:30ean. Zezen txikiak eta pottokak, Trenbidearen Zumardian.
19:15ean. Rockbox kale ikuskizuna.
20:00etan. Azkoitiko gimnastika erritmikoko taldearen erakustaldia, eliz atarian.
20:00etan. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
22:30ean. VIII. Film Laburren Lehiaketa, plazan.
23:45ean. Passepartout taldearen kontzertua, herriko plazan.
Abuztuak 16, osteguna
09:30ean. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
10:00etan. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
10:50ean. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinua joko du.
11:00etan. Meza Nagusia.
12:00etan. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
12:15ean. Ohiko Aurreskua, herriko plazan.
13:00etan. Azkoitiko Musika Bandaren eta Eltziegoko Dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.
14:00etan. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurriñaren plazan.
16:00etan. Zezen karretoiarekin kalejira, herriko plazatik irtenda.
17:00etan. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.
17:00etan, Bualá ikuskizuna, plazan.
19:00etan. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, Plaza Dantzak, Eliza atarian.
23:00etan. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Valecea Piroteknia etxearen eskutik.
23:30ean. Zea Mays taldearen kontzertua, plazan.
Abuztuak 17, ostirala
09:00etan. Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Torre Zuri erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zurin.
09:30ean. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
09:30ean. Herriko ganadu erakusketa, Plaza Berrian.
11:00etan. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
12:00etan. Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoien eta buruhandien kalejira.
12:00etan. Herri kirol jaialdia, plazan.
12:30ean. Jubilatuen meza, parrokian.
14:30ean. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
17:30ean. Txiki Chef tailerrak, plazan.
18:00etan. Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan.
19:30ean. Inazio Iriarte XXXVII. Margo lehiaketako sari banaketa, Torre Zuri erakustokian.
22:00etan. Aintzane, Mirari eta Lutxurdixo trikitilarien erromeria, Balda plazan.
22:00etan. 10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
23:00etan. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren erromeriak jarraituko du.
Abuztuak 18, zapatua
11:00etan. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVII. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
14:30ean. Bazkari herrikoia, plazan.
17:30ean. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.
17:30ean. Apar festa, Balda plazan.
18:30ean. Zezenak, Plaza Berrian.
22:00etan. 10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
22:00etan. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
Abuztuak 20, astelehena
22:00etan. 10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
Abuztuak 21, asteartea
22:00etan. 10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.