Anari. (Argazkia: Gorka Beunza)
Anari Alberdi musikariak (Azkoitia, 1970) jasoko du aurtengo Adarra saria. Musikariaren ibilbideari egiten zaion aitorpena da saria, eta hura jasoko duen lehen emakumea izango da azkoitiarra. Ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean, jasoko du saria, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian emango duen kontzertuan.
21 urte dira Anariren lehen lanak–
Anari (Esan Ozenki, 1997)– argia ikusi zuela. Hiru urte geroago etorri zen
Habiak (Esan Ozenki), eta
Zebra (2005, Metak) etorri zen gero.
Irla Izan (2009, Bidehuts),
Zure aurrekari penalak (2015, Bidehuts) eta
Epilogo bat (2016, Bidehuts) izan ditu ondorengo lanak. Estudioko lanez gain, zuzeneko bi disko grabatu ditu Anarik: 2007ko martxoaren 31n Bilboko Kafe Antzokian (2008, Bidehuts) eta
Bidea eta denbora (2013, Bidehuts). Hainbat disko kolektibotan ere parte hartu izan du. Eta Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat ere izan zen 2007an, Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeetako kideekin batera.
Orain arte, Mikel Laboak (2014), Ruper Ordorikak (2015),
Benito Lertxundi oriotarrak (2016) eta Fermin Muguruzak (2017) jaso dituzte sariak. Marijose Rekalde artistaren brontzezko eskultura jasotzen dute sarituek oroigarri gisa.
Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk musikariari
Epilogo bat eta
Zure aurrekari penalak lanen harira egindako elkarrizketak.