Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako XXXVI. Bertso Paper Lehiaketako saridunen izenak jakinarazi dituzte dagoeneko. Azkoitiko Udalaren eta Erniarraitz bertsozale elkartearen laguntzarekin antolatutako lehiaketara 50 bertso sorta aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, eta Agustin Arrietak, Anjel Larrañagak, Jokin Urangak eta Agurtzane Azpeitiak osatutako epaimahaiak ebatzi du zeintzun diren sarituak.
Datorren asteazkenean, maiatzaren 31n, 12:00etan, egingo dute sari banaketa ekitaldia Azkoitiko Baztartxo antzokian, eta saioa borobilduko dute Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxe bertsolariek.
A mailan, DBH 3ko eta 4ko ikasleen artean, honako hauek izan dira sarituak:
- 1.saria: Berriz elkartuko gara bertso sorta (Oihana Arana, Eskoriatza)
- 2.saria: Hezkuntza sistemari eskainiak (Haizea Arana, Eskoriatza)
- 3.saria: Odola ez da ezer bertso sorta (Aner Euzkitze, Zarautz)
- 4.saria: Zer du berezi udarak? bertso sorta (Iker Letamendia, Azpeitia)
- 1.saria: Mundua apurtzen ari gara bertso sorta (Joseba Tena eta Ioritz Legarda-Ereño, Azkoitia)
- 2.saria: Tolosako mutilak diru bila bertso sorta (Jon Galdona, Itsaso Soraluce eta Salima Laabidi, Azkoitia)
- 3.saria: Bullyng-a jasaten dut bertso sorta (Nahia Arrizabalaga, Azkoitia)
- 4.saria: Zentzumenak bertso sorta (Maite Portalo eta Haizea Alberdi, Azkoitia)