XXV. Bertsopaper lehiaketako saridunak
Parte hartzaileak bi multzotan banatuko dira: DBH 1. eta 2. maila (A taldea), eta DBH 3. eta 4. maila (B taldea). Gutxienez lau bertso aurkeztu ahalko dira eta gehienez sei, gai eta neurri librean. Bertsoek ezingo dute inon aurkeztuak izan, eta parte hartzaile bakoitzak bi bertso sorta bidali ahalko ditu.
Bertso sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke, maiatzaren 17a baino lehen. Posta arruntez bidali nahi duenak ezizenez sinatu beharko du. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko ditu, eta kanpotik ezizena bakarrik jarriko du. Bietan, zein multzokoa (A / B) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:
AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE
XXVI. BERTSOPAPER LEHIAKETA
Juin, 4
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)
E-postaz bidaltzea nahi duenak bi dokumentu bidaliko ditu word formatuan xabiermunibebertsoak@gmail.com helbidera. Lehenengoan bertso sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean, berriz, egilearen datuak. E-mailaren izenburuan egilearen atala (A / B) eta ezizena adierazi beharko ditu.
Guztira, lau sari
??Bi mailetan sariak berdinak izango dira. Honako hauek dira sariak:
- 1. saria: 125 € eta Ikastolaren oroigarria.
- 2. saria: 100 € eta Ikastolaren oroigarria.
- 3. saria: 75 € eta Ikastolaren oroigarria.
- 4. saria: 50 € eta Ikastolaren oroigarria.
Azkoitiko lan onenari onenari 100 € eta Ikastolaren oroigarria emango zaizkio. Antoaltzaileek jakinarazi dutenez, partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik, eta saririk ez da eman gabe geratuko.
Sarituen berri maiatzaren 26an emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio. Sari banaketa maiatzaren 31n egingo da, 12:00etan, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian. Sarituek beren lanak abestuko dituzte.