Azpikontratatutako langilea lau metroko altueratik erori zen astelehenean, eta oso larri dagoela jakinarazi du sindikatuak. Enpresaren gertakaria "isilean eta ezkutuan" gorde izana salatu du sindikatuak. Hitza harremanetan jarri da Ibarmia enpresarekin, baina ez dutela hitz egingo jakinarazi dute enpresakoek.