Gaur, asteartea, Andramari jaietako hirugarren eguna da, eta urteroko ohiturei jarraituz,
Ohiko Aurreskua dantzatu dute goizean plazan. Udalbatzak ez du hutsik egin, eta abarka zuriak jantzita dantzatu dute zingotziek, herriko abarketarien omenez. Aurten, gainera, 25 urte bete ditu Txalkor txistulari taldeak eta Javier Zubizarretak urte luzez egindako lana eskertu die taldekideei herritar guztien izenean.
Behin ekitaldia amaituta, bandaren kontzertua hasi da Kontzejupean. Horrez gain, eta eguraldia lagun, haur eta gurasoen bazkaria egin dute Ikurrinaren Plazan.
Datozen orduetan jaiak ez du etenik izango. Eliz atarian plaza dantzak izango dira; eta, gauean, suzko erroberak, eta kontzertuak. Txosnagunean, berriz, txotxa eta parrillada antolatu dituzte.
18:00. Porru Salda ikuskizuna plazan.
20:00. Plaza dantzak eliz atarian, Sahatsa Dantza taldeko kideekin eta herritarrekin. Herritarrei aurrez pausoak erakusteko helburuarekin abuztuaren 10ean, 20:00etan, entsegua egingo dute Baztartxo antzokiko Sahatsaren lokalean. Abuztuaren 16an, berriz, ordu erdi lehenago ere pausoen errepaso-ikastaroa egingo dute eliz atarian bertan.
23:00. Baztarrikaldetik, Astondoa piroteknia etxearen eskutik, suzko erroberak.
23:30. Jotakie eta Grises taldeen kontzertuak, plazan.
Txonagunean:
21:00. Txotxa eta parrillada.
Bihar, asteazkena, Inazio Iriarte Margo Lehiaketaren eta baserrietako ganadu erakusketaren txanda izango da, besteak besteak. Ikusi
hemen biharko egitaraua.
Txosnagunean, berriz, mural pintaketa, afari begetarianoa eta kontzertua prestatu dituzte.
'Ta ezer ez da berdin' nagusi, film laburren lehiaketan
Atzo, astelehena, egin zen seigarren aldiz film laburren lehiaketa Azkoitian. Guztira lau labur aurkeztu dira aurtengo lehiketara eta, azkenean,
Ta ezer ez da berdin laburra izan da garaile, Bi ate lokala kuadrillak ekoiztuta. Sari gisa, 200 euro jaso zituzten horiek. Horrez gain,
Domeniko Eskarlati laburrak ere jaso zuen epaimahaiaren saria. Dirutan, 100 euro jaso zituzten.
[flickr_set id="72157671596831412"]