Andramarietako egitaraua aurkeztu dute Azkoitiko Udalak eta herriko hainbat eragilek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko abu. 9a, 13:46

Azkoitiko kirol eta kultur elkarteek agerraldia egin dute goizean. (Azkoitiko Udala) Azkoitiko hamabi kultur elkarteek Andramari jaiak "baketsu, alai eta parte hartzailean" bizitzeko deia luzatu dute gaur, asteartea. Agerraldi horretan parte hartu dute honako eragileek: Txakor Txistulari taldea, Sahatsa dantza taldea, Azkoitiko Musika Banda, Xeye kirol elkartea, Elizako Abesbatza, Iraurgi Abesbatza, Jubilatuen Elkartea, Kultur Elkartea, Txirrindulari Elkartea, Anaitasuna Futbol Elkartea, Paellada prestatzen duen elkarteko eta Gimnasia Kirol Elkarteko ordezkariak. Igandean, abuztuak 14, Laja eta Landakanda igoko dira udaletxeko balkoira suziria botatzera. Era berean, udalak azaldu du trikitixa maite duten guztiek izango dituztela udeletxeko ateak zabalik. Astelehenean, Andramari Eguna, erraldoien eta buruhandien kalejira egingo da 11:30etan, eta herriko musika bandak eta Txalkor txistulari taldeak ere ez dute hutsik egingo. Arratsaldean, berriz, pilota izango da nagusi eta Irribarria, Altuna III.a eta Merino II.ak jokatuko dute Gurea pilotalekuan, besteak beste. Asteartean, abuztuak 16, zezen karretoiaren kalejira egingo da 16:00etan eta gazteentzako jolas dinamikoak egingo dira, 17:00etan. Gazteentzako ezezik, herriko jubilatuei ere egingo zaie gorazarre. Hala, aurten 90 urte egiten dituzten herritarrak zorionduko dituzte jubilatuen anai-arreben arteko bazkarian. Ostegunean, abuztuak 17, ohiko bazkari herrikoia egingo da plazan, eta gauean karaoke festa egongo da. Azkoitiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie festen antolaketan parte hartu duten guztiei eta bide batez, bat egiten du lo dauden bizilagunak errespetatzeko deiarekin, eta eraso sexisten aurkako kanpainarekin eta baita alkoholaren gehiegikeriak gaitzesten dituen kanpainarekin. Hona hemen Andramaixetako egitaraua:
Abuztuak 13, zapatua 17:00. Martirietara igoera. Herriko Plazatik abiatuta. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta. 18:00. C.D. Anaitasuna - C.D. Vitoria. Txerloiko futbol zelaian, Xabier Sagarzazuren omenez, XX. Andra Mari Futbol Saria. 23:00. Gozategi taldearen emanaldia plazan, Um blem ble Tabernarien Elkarteak antolatuta. Abuztuak 14, igandea 10:00. Eliz ataritik abiatuta, VII. Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa (Euskal Herriko trofeoa). Helmuga Plaza Berrin izango da. 11:40. Herriko trikitilariei omenaldia, udaleko osoko bilkura aretoan. Horien izenean Lajak eta Landakandak botako dute txupinazoa. 12:00. 2016ko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako dute, herriko musika bandak Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritar guztiek Azkoitia kantatuko dute. 12:15. Eltziegoko Dultzaineroek Kandido konposaketa eskainiko dute, eta ondoren, Erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko da. 17:00. Haur parkea plazan (puzgarriak eta gazteluak). 19:50. Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, Alkate soinua joko du. 20:00. Salbea parrokian. Herritarrek, Ignacio Busca Sagaztizabalen Salbea (zazpi ahotsetara) eta aita Nemesio Otañoren Ave Maria (bost ahotsetara) abestuko dituzte. Amaitzeko, berriz, Mariano Garciaren Ama Birjinaren edertasuna. Bakarlariak: Felix Uranga (baritonoa) eta Iñaki Goenaga (tenorea). Organoan, Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi. 22:30. EGAN taldearekin dantzaldia plazan. 23:00. Eliz atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, Stand bat jarriko dute alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko. Abuztuak 15, astelehena 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 10:00. Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak. 10:50. Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldea. Udalbatzari parrokira lagunduz, Alkate soinua joko dute. 11:00. Meza Nagusia parrokian Iraurgi abesbatzekin. Miguel Mª Azpiazuren Pakea Lurrean meza abestuko dute bost ahotsetara, Ofertorioan Miguel Mª Azpiazuren Agur Maria lau ahotsetara, Jaunartzean Aita Nemesio Otañoren O Sacrum convivium eta bukeran, Zeru eta munduan herrikoian. Organoan: Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi. 11:30. Hainbat herritako Erraldoien elkartzea. Ondoren, Erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:00. Erraldoien dantza ikuskizuna Herriko Plazan. Hainbat herritako Erraldoien dantza ikuskizuna. 13:00. Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua Kontzejupean.
  • Azkoitiko Musika Banda. (Zuzendaria: Carlos Muñoz). 1- Cielo Andaluz, Pascual Marquina. 2- Barbero de Sevilla, G. Rossini. 3- The Typewriter, L. Anderson. Txalkor txistulari taldea. (Zuzendaria: Pello Larrañaga). 4- Aintzinako minuteoa, Luis Aranburu (Kaiet Azkue gogoan). 5- Pello Joxepe, Euskal doinuen pot-pourria. Gerardo Butron.
  • Azkoitiko Musika Banda. (Zuzendaria: Carlos Muñoz). 6-Requiem por un sueño, C. Mansell. 7- Rivieren cyclus, A. Malando. 8- Malagueño salerosa, Ramirez-Galindo.17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. 1.go partida: Jaka - Urruzola / Mendizabal III - Erostarbe. 2.go partida: Irribarria - Merino II / Altuna III - Zabaleta.
17:30. Zezen txikiak eta poniak Trenbidearen Zumardian.20:00. Azkoitiko gimnastika erritmikoko taldearen erakustaldia, eliz atarian. 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 22:30. Film Laburren Lehiaketa, plazan. Gaia: Gai librea. 23:30. Haitzama taldearen emanaldia plazan. Abuztuak 16, asteartea 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira. 10:50. Udalbatzari parrokira lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinua joko du. 11:00. Meza Nagusia eta abesbatzak. Herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, parrokiko abesbatzak Jose Luis Francesenaren Aita Garate zoriontsuari lau ahotsetara, Ofertorioan Cesar Francken Panis Angelicus (Bakarlaria: Iñaki Goenaga), Jaunartzean Perosiren Opari osasungarri lau ahotsetara eta bukeran, Urrategiko Ama Birjinari Agurra. Organoan: Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi. 11:00. Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, Erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:15. Ohiko Aurreskua plazan, Umore Ona elkarteak antolatuta. 13:00. Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean. Azkoitiko Musika Banda. (Zuzendaria: Carlos Muñoz). 1- Floresito, C. Beristain. 2- Aires Vascos nº 2, J. Franco. 3- Katiuska 1. Fantasia, P. Sorozabal. Eltziegoko dultzaineroak. 4- La Duquesa, Jota. 5- Maite, Zortzikoa. Azkoitiko Musika Banda. (Zuzendaria: Carlos Muñoz). 6- Mocedades, Mold. J. Guillamo. 7- La Pilindros, S. Cervantes. 14:00. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurrinaren Plazan. 16:00. Zezen karretoriarekin kalejira, plazatik. 16:00. Gazteentzako Jolas dinamikoak, Balda Plazan. 18:00. Porru Salda ikuskizuna plazan. 20:00. Plaza Dantzak eliz atarian, Sahatsa Dantza taldeko kideekin eta herritarrekin. Herritarrei aurrez pausoak erakusteko helburuarekin abuztuaren 10ean, 20:00etan, entsegua egingo dute Baztartxo antzokiko Sahatsaren lokalean. Abuztuaren 16an, berriz, ordu erdi lehenago ere pausoen errepaso-ikastaroa egingo dute eliz atarian bertan. 23:00. Baztarrikaldetik, Astondoa piroteknia etxearen eskutik, suzko erroberak. 23:30. Jotakie eta Grises taldeen kontzertuak, plazan. Abuztuak 17, asteazkena 09:00. XXXV. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako seilu jartzea. 09:00. Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXV. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako seilu jartzea, Torre Zuri erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zurin. 09:30. Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira. 09:30. Herriko baserrietako ganadu erakusketa Plaza Berrin. 11:15. Herriko trikitilari gazteen kalejira. 12:00. Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira. 12:00. Herri kirol jaialdia, Plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza.
  • Aizkolariak: Txikia IV.a, Otaño, Larrañaga, Eloy Corchero (Enbor bat nork kolpe gutxiagotan ebaki).
  • Harri-jasotzaileak: Goenatxo III- 180 kiloko errektangularrarekin. Guzta- 180 kiloko errektangularrarekin.
  • Aizkolariak: Txikia IV.a, Otaño, Larrañaga, Eloy Corchero (Enbor bat nork azkarrago ebaki)
  • Froga mistoa. A taldea: Otaño, Txikia IV.a eta Guzta. B taldea: Eloy Corchero, Larrañaga eta Goenatxo III. (Aizkolariek bina enbor moztu beharko dituzte txanda librean. Harri-jasotzaileek 125 kiloko kubikoari bost jasoaldi. Guztira: Zortzi enbor eta hogei jasoaldi. Esnaolak bost metroko altueran enborra moztuko du.
  • Harri-jasotzaileak. Guzta - Goenatxo III (100 kiloko bolarekin agurra). Esnaola enbor batetik aulki bat ateratzen saiatuko da motozerrarekin.
12:30. Jubilatuen meza parrokian. 14:30. Jubilatuen anai-arreben arteko bazkaria Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte:
  • Maria Angeles Agirrezabal Zabaleta
  • Carmelo Alberdi Arizmendi
  • Juana Alberdi Iriondo
  • Manuel Alberdi Orbea
  • Maria Aldalur Arzelus
  • Brigida Aldalur Zinkunegi
  • Vidal Aragoneses Martin
  • Maria Carmen Aranbarri Balentziaga
  • Jesusa Arrizabalaga Epelde
  • Maria Asuncion Bastarrika Larrañaga
  • Ines Benitez Galan
  • Jose Maria Beristain Azpiazu
  • Ignacia Beristain Etxaniz
  • Antonia Camara Izagirre
  • Maria Concepcion Etxaniz Peña
  • Luziano Etxeberria Erkizia
  • Telesforo Epelde Arozena
  • Francisca Errasti Juaristi
  • Luisa Garcia del Valle
  • Victoriana Iturbe Juaristi
  • Juana Landa Ugartemendia
  • Juana Larrañaga Azpiazu
  • Maria Dolores Larrañaga Larrañaga
  • Maria Pilar Larramendi Elorza
  • Agripina Lobo Delgado
  • Isabel Martin Diaz
  • Maria Carmen Martinez Cordero
  • Maria Martinez de Cabredo Larrañaga
  • Miguel Oñederra Epelde
  • Antonio Oñederra Olazabal
  • Maria Odriozola Etxaniz
  • Candido Olano Jauregi
  • Juan Manuel Oruesagasti Agirrezabal
  • Domingo Santares Zaloña
  • Maria Milagros Sudupe Artajalegi
  • Milagros Sudupe Uranga
  • Carmen Unanue Iruretagoiena
  • Josefa Uranga Aldabaldetreku
  • Carmen Uranga Etxeberria
  • Maria Natividad Uria Agirremota
  • Anunciacion Urruzola Gorozpe
  • Raimundo Zabala Aranbarri
  • Juliana Zabaleta Aranguren
  18:30. Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda Plazan.19:30. Inazio Iriarte XXXV. Margo Lehiaketaren sari banaketa, Torre Zurinn. 22:00. Izer eta Alabierrekin erromeria, Balda Plazan. 22:00. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 23:00. Suzko zezena, Balda Plazan. Abuztuak 18, osteguna 11:00. Atletismo saioa, Balda Plazan, XV. Andramaixetako Milia Xeye atletismo taldeak antolatuta. 14:30. Bazkari herrikoia. 16:30. Brincadeira batukada taldea. 17:30. Apar festa, Balda Plazan. 18:30. Zezenak, Plaza Berrin. 19:00. Txaranga herriko kaleetan zehar, 19:00etatik 21:00etara. 22:00. DIVA – SAT Idi Dema Saria, herriko probalekuan. 23:00. Xaibor DJarekin musika, dantza eta karaoke festa, plazan. Abuztuak 19, ostirala 22:00. 8. DIVA - SAT Idi Dema Saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide