Urteurrenerako apainduta

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2016ko api. 13a, 00:00

Jose Maria Zubia, 'Aita Mari' hil zela 150 urte betetzen dira aurten. Moilara begira egoten den irudia bere kokalekutik kendu dute zaharberritzeko. Ekainaren amaieran bere kokalekura itzuliko dute.Ezusteko galanta izan dute batzuk, goizean goiz, lanera...

Jose Maria Zubia, 'Aita Mari' hil zela 150 urte betetzen dira aurten. Moilara begira egoten den irudia bere kokalekutik kendu dute zaharberritzeko. Ekainaren amaieran bere kokalekura itzuliko dute.

Ezusteko galanta izan dute batzuk, goizean goiz, lanera bidean zihoazenean: Aita Mariren irudia ez zegoen betiko kokalekuan, moilara begira. «Lapurtu egin al dute?», galdetu du emakume gazte batek izu aurpegiarekin. Zaharberritzeko kendu dutela argitu zaionean, izua lasaitasun bihurtu zaio: «Hain goiz eta halako ustekabeak jasotzea...».

Ehundik gora urte izan da Jose Maria Zubia Zigaran Aita Mari zumaiarraren irudia Alondegiko izkinan. Haren azpitik milaka herritar eta bisitari pasatu dira denbora honetan. Hark, baina, portura begira mantendu du beti bere begirada. Akaso denborale madarikatu hura izango zuen oraindik gogoan: 1866ko urtarrilaren 9an hil zen itota, Donostian, berak arrantzale batzuk hiltzetik salbatu eta gero.

Donostian bertan egin zen haren heriotzaren 150. urteurreneko lehen ekitaldia, hango portuan dagoen irudiaren aurrean. Bere jaioterrian, Zumaian, uda honetan egingo dituzte Aita Mariren omenezko ekitaldiak. Ospakizun horietarako aurpegi onena izan dezan, bere kokalekutik kendu zuten atzo harrizko irudi pisutsua. Sudurra hautsita du, eta zaharberritze lan hauek aprobetxatuko dirtuzte, sudurra konpondu eta irudia txukundu eta garbitzeko.

Orain hilabete eskas, San Telmoren irudia zaharberritu duten Rakel Nacentak eta Idoia Idigorasek berrituko dute Mariren bustoa ere. Irudi hori 1901. urtetik egon da Alondegiko izkinan. Baina Zumaiara ekarri aurretik, Donostiako portuan egon zen; irudi hau da Mariren omenez egindako busto originala. «1900. urtean brontzezko irudia egitea erabaki zuten, eta, aurrekoa, harrizkoa, Aita Mariren oinordekoei eman zioten. Haiek jakin zutenean Zumaian kale bati Mariren izena jarriko ziotela, irudi originala hona ekarri zuten», azaldu du Nacentak. «Igande batean jarri zuten kokaleku honetan eta udalbatza, musika banda eta portuko arduradunak izan ziren bertan».

Bustoaren zaharberritze lanak komentuan egingo ditu bikoteak. Ekainaren amaierarako berriro bere lekuan egotea aurreikusten dute. Egun horretan, urteurreneko ospakizunen ata- rian, dotore egongo da arrantzalearen aurpegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide