Astelehenean irekiko ditu udalak Azkoitiko baratze ekologikoetako itxaron zerrendak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urt. 15a, 13:50

baratze ekologikoak, azkoitiko Udala, izen ematea, ingurumena, Azkoitia

Baratze ekologiko bat, Azkoitian (Hitza) Baratze ekologikoetako lursailak erabiltzeko itxaron zerrenda osatu nahi du Azkoitiko Udalak eta astelehenean, urtarrilak 18, irekiko du izen-ematea. Partzelak libre geratzen diren heinean, ahalik eta azkarren betetzea da udalaren nahaia. Azkoitiko baratze ekologikoak Altamiran kokatuta daude, Urola Institutuaren ondoan. Badira hilabete batzuk proiektua martxan jarri zela. Momentu honetan partzela guztiek dituzte lizentziadun erabiltzaileak, bi izan ezik. Ondorioz, bi partzela libre daude. Aurrerantzean horrelako kasuak errepikatu daitezkeenez, itxaron zerrendak osatzea nahi dute. Interesatuek,urtarrilaren 18tik otsailaren 6ra bitartean eman dezake izena, udaletxeko harreran. Hona hemen udalaren eskakizunak: Baratzea erabiltzeko lizentzien iraupena Urtebeteko iraupena izango du, eta gehienez lau urtez luzatudaiteke, nahiz eta titularrak eskubidea izango duen hurrengo deialdietan parte hartzeko. Eskumena duen tokiko organoak indargabetu ahal izango ditu lizentziak, erabiltzaileek betebeharrak betetzen ez badituzte (hauek Azkoitiko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako araudian zehazten dira). Fidantza eta kanona 50 euroko fidantza eman behar da udal eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko. 5 eurko kanona hilean. Urtean behin kobratuko da. Lursaila eskuratu dutenek bete beharreko zenbait baldintza Derrigorrez parte hartu beharko dute EKOGUNEk antolatzen dituen nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoko ikastaro teoriko eta praktikoetan. Ikastaro hori egiten ez badu, pertsona horrek galdu egingo du partzela erabiltzeko lizentzia eta hutsik geratuko da plaza, eta hura beteko da itxaron zerrendaren ordena jarraituz. Lanen egutegi bat finkatu beharko du Baratze Parkeko beharrei elkar lanean aurre egiteko. Baratzetara animaliak eramatea debekatuta dago. Urtarrilaren 18tik otsailaren 6ra bitartean eman daiteke izena zerrendan, udaletxeko harrera bulegoan. Aukeratu beharreko dokumentazioa Nortasun Agiria Eskaera orria beteta. Bete beharreko baldintzak Azkoitian erroldatuta egotea. Ezinbestekoa izango da esleipenerako deialdia argitaratu aurretik gutxienez hiru urtez erroldatuta izatea. Zerga betebeharrak ordainduta izatea. Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzailea. Ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe edo erabiltzeko eskubiderik. Esleipen prozedura Eskabidea aurkezteko epea irekitzea. Epea amaituta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da iragarki taulan eta web orrian. Hortik aurrera bost egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko. Epe hori amaituta eta jasotako erreklamazioak ebatzita,onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda dakarren ebazpena argitaratuko da. Itxaron zerrendako ordena zehazteko, jendaurreko zozketa egingo da, horretarako data behar bezala iragarriz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide