Xabin Jauristi 'Torre': "Sareren potentziala duen tresnarik ez dugu sekula izan euskal presoen auzia konpontzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko urt. 8a, 17:19

Argia.eus-ek Xabin Juaristi 'Torre' Sareko kide azkoitiarra elkarrizketatu du, Bilbo eta Baionan egingo den manifestarioaren bezperan.

Xabin Juaristi “Torre” (Azkoitia, 1975) Sareko kidearekin mintzatu gara. Preso ohia da, zortzi urte egin ditu orotara kartzelan Amnistiaren Aldeko Batzordeetako eta Askatasunako kide izatea egotzita. Sareren lana euskal gizarteko sektore ugariak presoen giza eskubideen alde artikulatu eta bisualizatzea dela azaldu digu. Badoz pausoak ematen, nahiz eta Espainiako eta Frantziako gobernuen blokeo egoeraren aurrean “mugi ditzagun harriak” deia egin behar izan duten Baiona eta Bilboko manifestazioetara joateko. Zer moduz doa manifestazioen prestaketa? Dena lotuta? Azken zertzeladak ematen ari garen azpiegitura mailazko kontuez gain, dena kontrolpean. Pozik herri askotan bizirik egon delako harriak mugitu beharraren kontzeptua. Azken asteetan dinamikak egin dituzue. Zer espero duzue biharko? Badakigu jendartean oso errotua dagoela auzi hau konpondu beharra dagoela. Urgentziazkoa da presoen giza eskubideak errespetatzea. Baina praktikan nola islatu eta artikulatu horren alde dauden sentsibilitate ugariak? Hori bisualizatu behar dugu. Nola egin parte eta eroso senti gaitezen aldarrikapen horrekin bat egiten dugun guztiak? Zentzu horretan tresnak eskaintzen ditugu Saretik. Une honetan mugitu harriak ideiarekin sakabanatuta dagoen jendartea batzen saiatzen ari gara. Gehiengo hori kualitatibo eta kuantitatiboki islatuko da? Nik uste baietz. Ez dut uste historikoa izango denik, gehiegitan erabili izan dugulako eta hitzak galdu duelako duen indarra, baina bai bizi beharreko zerbait izango dela. Gure aurreko belaunaldiek azaldu izan digute Lemoizen aurkako mobilizazioekin egin zutena. Nik gako horretan animatzen dut jendea parte hartzera, “ni parte izan nintzen” esango diegulako seme-alaba eta ilobei, presoen eskubide urraketekin amaitzeko eta etxeratzeko bidean. Lehen eta gero bat markatuko du biharkoak. Elkarrizketa osoa, Argiaren webgunean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide