Hamaika zeregin daude astebururako Azkoitian. Gaurtik astelehenera,
Amama filma botako dute Baztartxon. Lehen saioa 22:00etan izango da, gaur. Bihar, larunbata, ordu berean botako dute Asier Altunak zuzendutako euskarazko filma eta, igandean, 19:30ean hasiko da. Astelehenean, ikuslearen eguna, 20:ooetatik aurrera ikusi ahalko da. Larunbat arratsaldez, gaztetxoei zuzendutako
Etxe Magikoa filma ikusteko aukera izango da, 17:15ean.
15. Bidaia Tertulien bigarren saioa izango da gaur. Hala, Maialen Astigarragak eta Igor Mayorak
Transiberianoan bidaiatuz izenburupean azalduko dituzte beraien abenturak, 19:30etik aurrera, Kultur Etxean.
Azkoitiko Matadeixen
Bebarruko Jardunek martxan jarraitzen dute, eta, bihar, zapatua,
Arenna eta Tutan Come On taldeen kontzertuak ikusteko aukera dago, 22:30ean. Igandean, Nadia Bakarte artista bilbotarrak marrazketa esperimentalaren inguruko tailerra emango du Matadeixen bertan, 16etatik 21:00etara.
Musika alde batera utzi gabe,
Kamera Orkestra kontzertua eskeiniko dute
Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. zikloaren baitan, 20:00etan, parrokian.
Azkenik,
Porrukaleko festak errepikatuko dira aurtengoan ere. Gaurtik hasi eta igandera arte honako egitaraua prestatu dute:
Gaur, ostirala
19:00. Txupinazoa trikitilariekin eta, ondoren, pintxo-potea K5, Olaberri eta Dean tabernetan.
22:30. Erromeria Laja eta Poxpikin.
Bihar, zapatua
12:00. Trikitilariak.
16:30. Umeentzat jolasak (lokotx bilketa, zaku karrerak...)
19:30. Triki-poteoa.
23:00. Azkaiter Pelos taldearen kontzertua eta, ondoren, DJ Ugutz.
Etzi, igandea
11:00. Porrukalean hildakoen aldeko meza.
12:30. Triki-poteoa.
14:45. Festa bukaerako txupinazoa.
15:00. Bazkaria Ixidro erretegian. Izen ematea Etxeza harategian eta Olaberri tabernan.