Espainiako Polizia Nazionalak egin ditu atxiloketak, langileak oinarrizko segurtasun lanabesak ez zituztela eta horietako batzuk 13 orduko lanaldiak egiten zituztela frogatu ondoren. Europa Press agentziak jakinarazi duenez, basoko ustiategi bat zeukaten atxilotuetakoek, eta beharginek mozketarako eta podatzeko makineria "arriskutsuak" erabiltzen zituzten. Iturri horren arabera, gainera, langiletako bat zuhaitz bat gainera erorita zauritu zen, eta bere onera etorri zenean kaleratu egin zuten.
Lehenengo atxiloketa urriaren 9an egin zuten, basoko ustiategian egindako ikuskaritza baten ondotik. Bigarren atxiloketa, berriz, urriaren 22an egin zuten, Gipuzkoako Gizarte Segurantzaren eta Lan Ikuskaritzaren Delegaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Ikuskaritzaren laguntzarekin. Europa Pressek jakinarazi duenez, ikuskaritza horietan baieztatu zuten langileek ez zutela "babeserako oinarrizko tresnarik". "Lan mota horri dagokion segurtasun neurririk gabe aritzen ziren, baita basoan lan egiten zutenean ere, horietako batzuk makinaria arriskutsua erabiliz", esan du Polizia Nazionalak.
Eusko Jaurlaritzak aurretik ere akta jasota zuen lan segurtasunen prebentziorako araudia urratzen zutelakoan. Jakinarazi duenez, ordea, enpresariek ez zituzten zuzendu akats horiek. Horrek sor ditzazkeen "arriskuak" aipatu ditu poliziak, eta besteak beste hainbat alditan hainbat lan istripu gertatu zirela aipatu dute, horietako batzuk "larriak".
Europa Pressen arabera, langiletako bati behin zuhaitz bat erori zitzaion gainera, horretan lan egiteko baimenik ez bazuen ere. Antza, langilea osasun zentro batera eraman zuten, "etxeko istripua izan zela eta altzari bat burura erori zitzaiola esan zezan jarraibideak emanez". "Lanerak beharrezko lanerako eta bizileku baimenak ez zituenez, benetan gertatuz zena esaten bazuen Espainiatik kanporatuko zutela tematu ziren". Honen arabera, langileak nagusiaren aginduak jarraitu zituen, eta zaurien "larritasunaren" aurrean, Donostiako ospitalera eraman zuten. Ustez, sendatu zenean behin betiko kaleratu zuten.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide