(Ane Olaizola)[/caption] Azkoitiko taldeek elkarlanean Ingurumen Hamabostaldia antolatu dute datozen egunetarako, ingurumena zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko eta eguneroko ohiturak aldatzeko, “birziklatuz, berrerabiltzen edo nekazaritza zaintzen”. Ekintza ugari egingo dituzte astelehenetik aurrera, ume, gazte eta helduei zuzenduta, eta aurtengoan burujabetza energetikoak eta nekazal burujabetzak presentzia handia izango dute. Udalaren laguntzarekin, Oreka Bioelkarteak, Etxaniz autoeskolak, Zero Zabor taldeak, Baratzan Dantzan kontsumo taldeak, Zuhaitzak Bizirik taldeak, Piztu eta Fracking Ez taldeek parte hartuko dute egitasmoan, eta Abarketatxo ludotekak haurrekin landuko du ingurumenaren gaia. Hala, beste urte batez bizikleta martxa egingo dute, eta aurten, Urbanuen ibiltzeko aukera izango dute umeek. Udalak abuztuan jarri zuen herri barruko autobusa martxan, mugikotasuna hobetzeko, eta zerbitzua ezagutzeko asmoz egin ahal izango dute ibilbidea. EGITARAUA: Irailak 29, astelehena:
- 17:30-19:00: Hostoak biltzera, 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo ludotekatik.
- 19:00: Euskal Herriko burujabetza energetikoa hitzaldia, Piztu taldeak antolatuta, Elkargunean.
- 17:30-19:00: Hondakinak sailkatzeko ontziak eraikiz, 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo Ludotekan.
- 19:00: Gasland dokumentala, Fracking Ez taldearen eskutik, Elkargunean.
- 17:30-19:00: Landareen tailerra, 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo ludotekan.
- 17:30-19:00: Zakurren gorotzen aurkako kanpaina, 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo ludotekan.
- 19:00: Energia Berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren aurkezpena, Piztu taldeak antolatuta, Elkargunean.
- 17:30-19:00: Jolasak eta birziklapena, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo ludotekan.
- 19:00: Baso ahaztuak dokumentala, Zuhaitzak bizirik taldeak antolatuta, Elkargunean.
- Oreka Bioelkarteak antolatuta, Aramaoiko ortu ekologikora eta ikerketa eta berrikuntza zentrora bisita.
- 12:00: Eguzki sukaldeak erabili prestatutako hamaiketakoa, plazan. Piztu taldeak antolatuta.
- 10:30-14:00 / 17:00-20:00: Bigarren eskuko azoka, Zero Zabor taldeak antolatuta, plazan. Materiala uzbeko egunak, irailak 27 (10:00-13:00), irailak 30 (17:00-20:00) eta urriak 2 (10:00-13:00), Torre Zurin.
- 17:30-19:00: Bide hezkuntza saioa, 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo ludotekan.
- 19:00: Bide berriak: Elikadura burujabetza Euskal Herrian hitzaldia, EHNEren eskutik, Baratza Dantzan kontsumo taldeak antolatuta, Elkargunean.
- 17:30-19:00: Jostailuak konponduz berrerabili ekimena, 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo ludotekan.
- 18:00: Bisita didaktikoa Bieta baserrira, Biolurren eskutik, Baratza Dantzan kontsumo taldeak antolatuta, Bieta baserrian.
- 17:30-19:00: Urbanue ezagutzera, 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat, Abarketatxo ludotekan.
- 11:00-13:00 / 19:00-21:00: Fracking Ez taldeak antolatuta, erakusketa, Torre Zurin.
- 10:00: Bizikleta martxa, ondoren jolasak eta hamaiketakoa, Etxaniz autoeskolaren laguntzarekin, liburutegian.
- 11:00-13:00 / 19:00-21:00: Fracking Ez taldeak antolatuta, erakusketa, Torre Zurin.
- 11:00-13:00: Ingenio berriztagarrien erakustaldia, plazan, Piztu taldeak antolatuta.
- 16:00-19:00: Etxeko instalazio fotoboltaikoen tailerra, plazan, Piztu taldeak antolatuta.