Lan taldetan banatuta eztabaidatu zuten bildutakoek
(Ane Olaizola) Gipuzkoako Foru Aldundia eskualdeko garraio publikoa hobetzeko prozesua ari da garatzen herriz herri, eta herenegun iluntzean azkoitiarrek izan zuten ekarpenak egin eta eztabaidatzeko aukera. Horrekin batera, ordea, Azkoitiko Udalak herri barrurako autobus zerbitzuaren proposamena helarazi zuen, eta han bildutakoen proposamenak jaso zituen. Egun bi puntutan daude zentralizatuta autobus geltokiak, baina Azkoitiko hainbat auzotarrek herrigunera joateko «arazoak» dituzte.

Ibilbideak prestatzeko herriko hainbat zerbitzu eta gune hartu dituzte kontuan; anbulatorioa, zaharren egoitza edota ikastetxeak. Horrez gain, herriguneko bi auzo altuenak, San Martin eta Floreaga, aintzat hartu dituzte ibilbidea diseinatzerako orduan. Hala, udalak bi proposamen plazaratu zituen bileran. Ibilbide luzeenak herriko auzo gehienetatik igaroko litzateke autobusa. Hala Ipintza auzotik, Altzibarretik, Oteiza pilotalekuetatik, ikastetxe pareetatik, Floreagatik, Auzmendi bidetik, San Jose Egoitzatik, Txerloiatik, San Martinetik, Julio Urkijotik, kiroldegi aurretik, Txalon Errekatuk, eta herrigunetik igaroko litzateke autobusa.
Ibilbide motza, berriz, 35 minutu ingurutakoa da. Autobus honek maiztasun gehiago izango luke, baina ez litzateke igaroko Txerloia edota Ipintza auzoetatik, eta tanatorio aldetik ere ez, besteak beste.
Aurrera begira, bilera gehiago
Geltoki bakoitzean bi orduro hiru autobus izatea proposatu zuten udalak, baina herritarrek iritzi zioten egokiagoa izan zitekeela auzoak herrigunearekin lotzen dituen ibilbide motzak egitea, eta noizean behin ibilbide luzeekin tartekatzea, anbulatoriora, San Jose Egoitzara edo Txerloiara joateko. Oro har, industriguneak eta anbulategiko eta San Jose Egoitzako ordutegiak kontuan hartzeko eskatu zuten han bildutakoek.
Lehenengo proposamenak izanik, udalak aurreratu du bilera gehiago egingo dituztela herritarrekin, autobus zerbitzua zehaztu dezaten guztien artean.