Azkoitia Lantzen-en egoera «oso larria» dela dio Azkoitia Baik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko uzt. 4a, 12:37

[caption id="attachment_13007" align="alignleft" width="225"]Julen Garate eta Ana Albizuri Azkoitia Baiko udaleko ordezkariak(Ane Olaizola) Julen Garate eta Ana Albizuri, Azkoitia Baiko udaleko ordezkariak
(Ane Olaizola)[/caption] Azkoitia Bai koalizioak EAEko Kontu Auzitegiak Azkoitia Lantzenen 2010eko jardueraren inguruan ateratako ebazpenaren eta sozietate publikoaren egoeraren irakurketa egin du; Azkoitia Lantzenen inguruan «oso kezkatuta» agertu da taldea, honen egoera «oso larria» delako. Erakundea «ia bideraezina» dela uste dute, «bereziki aurreko legeadietan egindako kudeaketagatik»; «lur eta salerosketa asko egin ziren, eta konpromiso ugari betetzeagatik diru mordoa jaso zen, 13 milioi inguru. Orain, krisi garaian, gure aktiboek askoz gutxiago balio dute», azaldu du Julen Garate bozeramaileak. Betebehar batzuk «atzeratzea» lortu badute ere, aurrera begira gauzatu egin beharko dituztela azpimarratu du. Gogoratu dute Elkargunea, Ugarte-Igarako igerilekuak eta bestelako inbertsio batzuk egiteko kreditu ugai eskatu zituela udalak aurreko legegintzaldietan: «Horietatik nagusiena 2009ko abenduan Kutxari eskatutako zortzi milioi eurokoa da». Udala iaz hasi zen hori ordaintzen, 2024. urtean amaituko du. Garatek azpimarratu du 2007tik 2011ra bitarteko legealdian «handikerietan» eta «espekulatzen» aritu zela udala, eta «orduko kudekaketaren ondorio zuzena» da egun Azkoitia Lantzenek bizi duen egoera. «Orain krisiak bete-betean harrapatu gaitu, eta horrenbeste zorpetu ziren udal eta erakunde publikoek arazo gehiago ditugu aurrera irteteko». Hori hala izanik, kontu auzitegiaren ebazpenaren gainean «zuzentasunez» aritu direla eta Azkoitia Lantzenek «bideragarritasuna bermatua» duela esatea «arinkerietan» ibiltzea dela irizten dio taldeak. «Badirudi legealdi honetako EAJren helburu nagusiena, bakarra ez esateagatik, alkatetza berreskuratzea dela, baina horretarako bideak zaindu egin behar dira». Prozesua «mantsoegi» Bestetik, koalizioak adierazi du legealdia hasi zenean Azkoitia Lantzenen egoera aztertzeko konpromisoa hartu zuela Udal Gobernuak, baina prozesua «gehiego luzatu dela» uste du; «Badakigu eskatu diren txosten, bideragarritasun plan eta bestelakoak konplikatuak direla, baina bi urte gehiagi dira».  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide