Aztarnategia babesteko zazpi hektarea pinu kendu dituzte Munoaundin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 19a, 11:21

Munoaundiko Burdin Aroko herri harresituaren eremuan zazpi hektarea pinu kendu dituzte. Lan horiek aztarnategiaren babeserako “oso garrantzitsuak” direla adierazi du Iraurgi Lantzenek, zuhaitzen sustraiek Munoaundiko aztarnetan “kalte handiak” egiten dizkietelako. Lanak Iraurgi Lantzenek sustatu ditu, eta Azkoitia eta Azpeitiko Udalek kudeatu dituzte; Eusko Jaurlaritzak, berriz, diruz lagundu dute. Bi udalek Munoaundiko aztarnategia urtero “txukun” mantentzeko konpromisoa hartu dute, eta beraz, garbitze lanak egingo dituzte abenduan zehar; urtarrilean, berriz, aztarnategiaren inguruan hesi bat jarriko dute, “ibilgailuak pasa ez daitezen”. Hala ere, oinezkoentzako pasaguneak zabalik izango dira. Hala, Iraurgi Lantzenek jakinarazi du aztarnategira igotzeko Kukuerritik doan basoko bidea txukundu egingo dutela orain. Lan guzti horiek Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Sailak kontrolatuko ditu. Udaro egiten dituzte Azkoitiko eta Azpeitiko eremuan indusketa arkeologikoak; aurten, zazpigarren urtez egin dituzte lanok, eta lehenengo aldiz kobrezko zepa bat aurkitu dute, eta ondorioz material honen metalurgia-lanak Munoaundin egin zituztela ziurtatu dute. Pasa zen udan indusketa eremu bat ireki zuten hego-mendebaldean, etxebizitzen aztarnak eta Burdin Aroko bizimoduaren inguruko informazioa lortzeko. Horrez gain, sarbidearen inguruko egituretan ere egin dute lan aurten. Hurrengo urtean ere indusketak egiten jarraituko dutela aurreikusten dute; horren guztiaren helgurua “aztarnategia musealizatzea” dela adierazi du Iraurgi Lantzenek, eta horretarako dibulgazio lanekin ere segituko dute. Lanok Aranzadik zuzentzen [...]

Munoaundiko Burdin Aroko herri harresituaren eremuan zazpi hektarea pinu kendu dituzte. Lan horiek aztarnategiaren babeserako “oso garrantzitsuak” direla adierazi du Iraurgi Lantzenek, zuhaitzen sustraiek Munoaundiko aztarnetan “kalte handiak” egiten dizkietelako.

Lanak Iraurgi Lantzenek sustatu ditu, eta Azkoitia eta Azpeitiko Udalek kudeatu dituzte; Eusko Jaurlaritzak, berriz, diruz lagundu dute. Bi udalek Munoaundiko aztarnategia urtero “txukun” mantentzeko konpromisoa hartu dute, eta beraz, garbitze lanak egingo dituzte abenduan zehar; urtarrilean, berriz, aztarnategiaren inguruan hesi bat jarriko dute, “ibilgailuak pasa ez daitezen”. Hala ere, oinezkoentzako pasaguneak zabalik izango dira. Hala, Iraurgi Lantzenek jakinarazi du aztarnategira igotzeko Kukuerritik doan basoko bidea txukundu egingo dutela orain. Lan guzti horiek Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Sailak kontrolatuko ditu.

Udaro egiten dituzte Azkoitiko eta Azpeitiko eremuan indusketa arkeologikoak; aurten, zazpigarren urtez egin dituzte lanok, eta lehenengo aldiz kobrezko zepa bat aurkitu dute, eta ondorioz material honen metalurgia-lanak Munoaundin egin zituztela ziurtatu dute. Pasa zen udan indusketa eremu bat ireki zuten hego-mendebaldean, etxebizitzen aztarnak eta Burdin Aroko bizimoduaren inguruko informazioa lortzeko. Horrez gain, sarbidearen inguruko egituretan ere egin dute lan aurten. Hurrengo urtean ere indusketak egiten jarraituko dutela aurreikusten dute; horren guztiaren helgurua “aztarnategia musealizatzea” dela adierazi du Iraurgi Lantzenek, eta horretarako dibulgazio lanekin ere segituko dute. Lanok Aranzadik zuzentzen ditu, eta Iraurgi Lantzenek sustatu. Bi herrietako udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero finantziatu egiten dituzte ikusketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide