Indarkeria matxista jasaten duten emakumeak babesteko protokoloa egingo du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 22a, 13:04

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei «babesa eta arreta» eskaintzeko neurriak indartuko ditu udalak, eta horretarako protokoloa osatuko du. Egitasmoaren bidez arreta zerbitzuek dituzten ardurak eta betebeharrak identifikatuko dituzte, guztien arteko koordinazioa “modu formal” batean definitu dezaten; “emakumeenganako indarkeriaren kontrako protokoloa koordinazio erreminta bat da. Egun herrian erasotutako emakumeei arreta eskaintzen dieten zerbitzu desberdinen arteko elkarlana hobeto koordinatzeko erreminta bat”, adierazi du Esther Lizarralde Azkoitiko Udaleko zinegotziak. Arreta zerbitzuen azterketa egin dute dagoeneko; “egin dugun diagnostikoan zerbitzuek nola funtzionatzen duten eta eraginkorragoa izan dadin hobetzeko zer dagoen aztertu dugu”. Lehenengo fase horretan zenbait eragile eta pertsonek hartu dute parte; “arreta zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeekin eta indarkeria jasan duten emakumeekin bildu gara; hala nola, Ertzaintzak, Udaltzaingoak, Gizarte Zerbitzuak, osasun etxeek hartu dute parte”. Koordinazioa bermatzeaz gain, genero indarkeriaren inguruan “hausnartu” nahi du udalak; “gai honen inguruan hitz egin eta kontzientziatu nahi dugu; beraz, ikastetxeekin ere elkartu gara, prebentzioa garatzeko eta indarkeria ematen den guneak detektatzeko gune garrantzitsuak direlako”, gaineratu du Lizarraldek. Lehenengo fasea amaituta, baliabideak hobetu eta sendotzeko estrategiak definituko dituzte. Ondoren, “elkarlanerako eta jarraipenerako mekanismoak” martxan jarriko dituztela aurreratu dute, eta plana osatutakoan martxan jarriko dituzten zerbitzuak plazaratzeko komunikazio kanpaina diseinatuko dute. Azkenik, prozesuaren inguruko balorazioa egingo dutela adierazi du zinegotziak, eta [...]

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei «babesa eta arreta» eskaintzeko neurriak indartuko ditu udalak, eta horretarako protokoloa osatuko du. Egitasmoaren bidez arreta zerbitzuek dituzten ardurak eta betebeharrak identifikatuko dituzte, guztien arteko koordinazioa “modu formal” batean definitu dezaten; “emakumeenganako indarkeriaren kontrako protokoloa koordinazio erreminta bat da. Egun herrian erasotutako emakumeei arreta eskaintzen dieten zerbitzu desberdinen arteko elkarlana hobeto koordinatzeko erreminta bat”, adierazi du Esther Lizarralde Azkoitiko Udaleko zinegotziak.

Arreta zerbitzuen azterketa egin dute dagoeneko; “egin dugun diagnostikoan zerbitzuek nola funtzionatzen duten eta eraginkorragoa izan dadin hobetzeko zer dagoen aztertu dugu”. Lehenengo fase horretan zenbait eragile eta pertsonek hartu dute parte; “arreta zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeekin eta indarkeria jasan duten emakumeekin bildu gara; hala nola, Ertzaintzak, Udaltzaingoak, Gizarte Zerbitzuak, osasun etxeek hartu dute parte”. Koordinazioa bermatzeaz gain, genero indarkeriaren inguruan “hausnartu” nahi du udalak; “gai honen inguruan hitz egin eta kontzientziatu nahi dugu; beraz, ikastetxeekin ere elkartu gara, prebentzioa garatzeko eta indarkeria ematen den guneak detektatzeko gune garrantzitsuak direlako”, gaineratu du Lizarraldek.

Lehenengo fasea amaituta, baliabideak hobetu eta sendotzeko estrategiak definituko dituzte. Ondoren, “elkarlanerako eta jarraipenerako mekanismoak” martxan jarriko dituztela aurreratu dute, eta plana osatutakoan martxan jarriko dituzten zerbitzuak plazaratzeko komunikazio kanpaina diseinatuko dute. Azkenik, prozesuaren inguruko balorazioa egingo dutela adierazi du zinegotziak, eta indarkeriari aurre egiteko ekintza plana zehaztuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide