Azkoitia Lantzen-eko Administrazio Kontseiluak aurreko urteko kontuak onartu zituen atzo. Pello Bastarrikak, erakunde publikoko lehendakariak eta Azkoitiko alkateak, aurkeztu zituen kontuak, Agem Consultores enpresaren «ohartarazpenei» jarraituz. Izan ere, enpresak erakundearen kontuak ikuskatu ditu, eta Azkoitia Lantzen-en ondarea «eguneratu gabe» dagoela ebatzi. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontuak egunera ditzala onartu du Administrazio Kontseiluak. Behin hori egindakoan, Azkoitia Lantzen-en bideragarritasun plana osatzea adostu dute, egoera kudeatzeko. Izan ere, Azkoitia Lantzen-eko kontseilari Esther Lizarraldek (Bildu) adierazi du erakundearen ondarearen «benetako balioa» zein den ez dakitela. «Ikuskaritzak ohartarazi digunez, badakigu Azkoitia Lantzen-en ondarea zein den, baina ez honek zenbateko balioa duen gaur egun. Hau da, lurrak erosi ziren garaiko balioaren informazioa dugu, baina ordutik ez dira eguneratu. Beraz, hasierako balioekin egin ditugu kontuok». Horrez gain, kontu ikuskaritzak ebatzi du Azkoitia Lantzenen zorrak aktiboak baino «handiagoak» direla. Ikuskaritzaren arabera, erakundeak 1.500.000 euroko galerak izan zituen iaz. «Kontuek azaldu dute Azkoitia Lantzenen egoera kezkagarria dela, eta horrek eraman gaitu neurriak hartzera», adierazi du Lizarraldek, Azkoitia Lantzen-eko kontseilariak. Prozesua hasita Kontuak onartzearekin batera, Azkoitia Lantzenen «benetako egoera» zein den jakiteko prozesua hasi dute, eta egoerari aurre egiteko ondarea eguneratuko dute orain. Gipuzkoako Foru Aldundiak izango du horren ardura. Eguneratzea datozen hiru hilabetetan egitea aurreikusten du Azkoitiko Udalak, [...]
Azkoitia Lantzen-eko Administrazio Kontseiluak aurreko urteko kontuak onartu zituen atzo. Pello Bastarrikak, erakunde publikoko lehendakariak eta Azkoitiko alkateak, aurkeztu zituen kontuak, Agem Consultores enpresaren «ohartarazpenei» jarraituz. Izan ere, enpresak erakundearen kontuak ikuskatu ditu, eta Azkoitia Lantzen-en ondarea «eguneratu gabe» dagoela ebatzi. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontuak egunera ditzala onartu du Administrazio Kontseiluak. Behin hori egindakoan, Azkoitia Lantzen-en bideragarritasun plana osatzea adostu dute, egoera kudeatzeko.
Izan ere, Azkoitia Lantzen-eko kontseilari Esther Lizarraldek (Bildu) adierazi du erakundearen ondarearen «benetako balioa» zein den ez dakitela. «Ikuskaritzak ohartarazi digunez, badakigu Azkoitia Lantzen-en ondarea zein den, baina ez honek zenbateko balioa duen gaur egun. Hau da, lurrak erosi ziren garaiko balioaren informazioa dugu, baina ordutik ez dira eguneratu. Beraz, hasierako balioekin egin ditugu kontuok».
Horrez gain, kontu ikuskaritzak ebatzi du Azkoitia Lantzenen zorrak aktiboak baino «handiagoak» direla. Ikuskaritzaren arabera, erakundeak 1.500.000 euroko galerak izan zituen iaz. «Kontuek azaldu dute Azkoitia Lantzenen egoera kezkagarria dela, eta horrek eraman gaitu neurriak hartzera», adierazi du Lizarraldek, Azkoitia Lantzen-eko kontseilariak.
Prozesua hasita
Kontuak onartzearekin batera, Azkoitia Lantzenen «benetako egoera» zein den jakiteko prozesua hasi dute, eta egoerari aurre egiteko ondarea eguneratuko dute orain. Gipuzkoako Foru Aldundiak izango du horren ardura. Eguneratzea datozen hiru hilabetetan egitea aurreikusten du Azkoitiko Udalak, eta ondoren egingo du bideragarritasun plana. «Enpresa bat kontratatuko dugu, eta egoerari irtenbidea emateko asmoz gauzatuko du plana. Horretarako kontuak aztertuko ditugu, besteak beste».
EAJren abstentzioa
Bildu, Azkoitia Bai eta PSEren aldeko botoekin onartu zituzten Azkoitia Lantzenen kontuak, eta PSEk 2012ko kontuak onartu aurretik Bideragarritasun Plana amaituta izatea eskatu zuen. EAJ alderdia, berriz, abstenitu egin zen. Azkoitia Lantzenen egoeraren aurrean, iazko kontuen onarpena atzeratu egin dela argitu zuen kontseilariak. «Kontuak ongi aztertu behar izan ditugu; legeak agintzen duen bezala egin dugu».