Baserri bideetan elurra kentzeko auzolan zerbitzua arautu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 13a, 17:15

Azkoitiko Udalak baserri auzoetako bideetan elurra kentzeko auzolana arautzen duen udal ordenantza onartu du, behin behinean. Baserri bideetako mantenua udalaren eskumena da, eta elurra egiten duenean herritar eta ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetzea du helburu zerbitzuak, lantegietara edota eskoletara joateko «oinarrizko garraioa» izan dezaten baserri auzoetan bizi diren herritarrek. Udalak urtero zabalduko du egitasmoan lan egiteko deialdia, udazkena iristen denean. Hala ere, aurtengo denboraldian jarla egiteko taldea osatu dutela adierazi du Inaxio Gorosabelek, Azkoitiko Udaleko zinegotziak; honen arabera, azken hilabeteetan bilerak egin dituzte auzotarrekin, eta horietatik zazpi lagun batu dira egitasmora; hala, Aitzarra baserrikoek Elosua ingurua garbituko dute; Aizpurutxo inguruko elurra, berriz, Aittube baserrikoek kenduko dute, eta Attola tabernakoek Madariaga; Zabalekoek Madariaga beheko ingurua, Azkarate eta Urrategi eta Olasoren ardura izango dute; Izarraitzen zati bat, berriz, Aginaga baserriaren kargu egongo da, eta Urrategi auzoa Kortatxo baserrikoena. Kukuerri eta Martiteko auzoetako inor ez da batu egitasmora, eta ondorioz, Agerre baserrikoak izango du honen ardura, Santa Kutz auzokoaz gain. Horiek, elurra egiten duenean, egunean behin garbituko dituzte errepideak, eta gehienez bost orduran garbituko dutela adierazi du udalak. «Bi lagunek herri osoko elurra kentzen zuten lehen, eta zerbitzua hobetzeko enpresa bat kontratatzea ere ez da bideragarria udalarentzat, ekintza puntualak izango direlako; hala, zerbitzua arautzea erabaki [...]

Azkoitiko Udalak baserri auzoetako bideetan elurra kentzeko auzolana arautzen duen udal ordenantza onartu du, behin behinean. Baserri bideetako mantenua udalaren eskumena da, eta elurra egiten duenean herritar eta ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetzea du helburu zerbitzuak, lantegietara edota eskoletara joateko «oinarrizko garraioa» izan dezaten baserri auzoetan bizi diren herritarrek.

Udalak urtero zabalduko du egitasmoan lan egiteko deialdia, udazkena iristen denean. Hala ere, aurtengo denboraldian jarla egiteko taldea osatu dutela adierazi du Inaxio Gorosabelek, Azkoitiko Udaleko zinegotziak; honen arabera, azken hilabeteetan bilerak egin dituzte auzotarrekin, eta horietatik zazpi lagun batu dira egitasmora; hala, Aitzarra baserrikoek Elosua ingurua garbituko dute; Aizpurutxo inguruko elurra, berriz, Aittube baserrikoek kenduko dute, eta Attola tabernakoek Madariaga; Zabalekoek Madariaga beheko ingurua, Azkarate eta Urrategi eta Olasoren ardura izango dute; Izarraitzen zati bat, berriz, Aginaga baserriaren kargu egongo da, eta Urrategi auzoa Kortatxo baserrikoena. Kukuerri eta Martiteko auzoetako inor ez da batu egitasmora, eta ondorioz, Agerre baserrikoak izango du honen ardura, Santa Kutz auzokoaz gain. Horiek, elurra egiten duenean, egunean behin garbituko dituzte errepideak, eta gehienez bost orduran garbituko dutela adierazi du udalak. «Bi lagunek herri osoko elurra kentzen zuten lehen, eta zerbitzua hobetzeko enpresa bat kontratatzea ere ez da bideragarria udalarentzat, ekintza puntualak izango direlako; hala, zerbitzua arautzea erabaki dugu», adierazi du Gorosabelek.

Baserritarrek euren traktorearen bidez kenduko dute elurra —udalak zehaztutako baldintzetako bat da—, eta erantzukizun zibilaari eta istripuei dagokien asegurua udalak eskainiko du aurten. Ibilgailuarena, berriz, norberak izan beharko du.

Deialdi publikoen bidez

Hurrengo urtetik aurrera deialdiak zabalduko ditu udalak; hala, interesa dutenek hainbat baldintza bete beharko dute; traktoreak eduki edo izateko «ahalmena» izan behar dute, eta makinaria horrek udalak utziko dion palarekin bateragarria izan behar du. Honek, udalak emandako instrukzioak jarraitu beharko ditu gero. Izena emandakoekin zerrenda osatuko du udalak, eta bailaraka sailkatuko dituzte. Kideak aukeratzerakoan hainbat irizpide hartuko dituzte kontutan; hala nola, lanaren ezagutza, auzokoa izatea eta baliabideak «egoki» izatea.

Udalak indemnizazioen bidez ordainduko diete langileei; lan orduko 50 euro jasoko ditu honek, horretarako, baserritarrak zehaztuko ditu hasiera eta amaiera orduak eta kokapena. Arau hausteak ere arautu ditu udalak; hala, auzolanetara ez agertzeagatik 100 euroko isuna ordaindu beharko dute, eta «betebeharrak ez betetzeagatik» 30 eta 500 euro artean ordainduko dute.

Azkoitiko Udalak atzo onartu zuen ordenantza, ez ohiko osoko bilkuran, eta 30 eguneko epean jendaurrean jarriko dute, herritarrek erreklamazioak egin ahal ditzaten. Bilduren aldeko botoekin onartu zen ordenantza, gainerako alderdiak abstenitu egin baitziren. Hainbat proposamen egin zituzten horiek; hala nola, EAJk uste du langilearen, bere traktorearen eta istripuan eragindako hirugarren pertsonaren asegurua udalak izan behar duela aurrerantzean; era berean, deialdia urtero zabaldu beharrean, urtean zehar «lana ondo egin duten langileekin» jarraitzea gomendatu dute; zentzu horretan, PSEk adierazi zuen auzoetako bizilagunek aukeratu beharko lituzketela ekimenerako kideak. Gorosabelek, ordea, erantzun zien «hautapen prozesuak» errespetatu behar direla, eta horretarako «deialdi publikoak» egin behar direla gaineratu du. Dena den, zinegotziak ez du uste aurrerantzean ere «jende askok emango dutenik izena». Azkoitia Baik, bere aldetik, zehaztasun gehiago eskatu zuen, eta auzolana garatzeko «konpromisoak» hartzeko proposatu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide