«Taldekide guztiak ez gauden arren, hasierako hiruko formatuan gatoz»

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 2a, 08:02

Kritika onak jaso, baina salmenta eskasak izan dituen musika talde horietakoa izan da Balerdi Balerdi. Bere ibilbideari 90eko hamarkada hasieran ekin zion, eta milurteko berriaren atarian desagertu zen, hiru diskoko ekipajea utzita. Orain, hamabost urte geroago, Hegoko lautadaren ertzetik lanarekin itzuli da talde nafarra, eta bihar Azkoitiko Mataidexen ariko da zuzenean; 22:30ak aldera hasiko da jaialdia, Pottoka taldearekin. Balerdi Balerdiko abeslari eta gitarra-jotzaile Toño Murok (Iruñea, 1954) aurreratu duenez, abesti berriak eta zaharrak uztartuko dituzte emanaldian. Disko berriarekin itzuli zarete, baina azkenaldian bazebiltzan Balerdi Erdi bezala kontzertuak ematen. Nola izan da itzuleraren istorioa? Duela hiru urte inguru taldeko hasierako kideak berriz elkartu ginen; hau da, Marino Goñi, Sergio Ibarrola Zara eta hiruok. Balerdi Balerdiren abestiak ez ezik, aurretik geneuzkan taldeen bertsioak jotzeko asmoa genuen. Errepertorio erdia gurea eta beste erdia beste taldeena (Motos, Fiebre…) zenez, Balerdi Erdi izena jartzea bururatu zitzaigun. Eta noiz osatu zenuten beste erdia? Duela urtebete izango zen, abesti berriak egiten hasi nintzenean, eta Carlos Ortiz baxu-jotzaile berria gehitu zitzaigunean. Marino Goñiri berari iruditu zitzaion hori zela logikoena, nahiz eta gero kanpora joan behar izan zuen eta taldea utzi zuen. Beraz, taldeko kide guztiak ez gara proiektu berrian murgildu, baina hasierako hiruko formatuan gatoz. Izan ere, taldeari [...]

Kritika onak jaso, baina salmenta eskasak izan dituen musika talde horietakoa izan da Balerdi Balerdi. Bere ibilbideari 90eko hamarkada hasieran ekin zion, eta milurteko berriaren atarian desagertu zen, hiru diskoko ekipajea utzita. Orain, hamabost urte geroago, Hegoko lautadaren ertzetik lanarekin itzuli da talde nafarra, eta bihar Azkoitiko Mataidexen ariko da zuzenean; 22:30ak aldera hasiko da jaialdia, Pottoka taldearekin. Balerdi Balerdiko abeslari eta gitarra-jotzaile Toño Murok (Iruñea, 1954) aurreratu duenez, abesti berriak eta zaharrak uztartuko dituzte emanaldian.
Disko berriarekin itzuli zarete, baina azkenaldian bazebiltzan Balerdi Erdi bezala kontzertuak ematen. Nola izan da itzuleraren istorioa?
Duela hiru urte inguru taldeko hasierako kideak berriz elkartu ginen; hau da, Marino Goñi, Sergio Ibarrola Zara eta hiruok. Balerdi Balerdiren abestiak ez ezik, aurretik geneuzkan taldeen bertsioak jotzeko asmoa genuen. Errepertorio erdia gurea eta beste erdia beste taldeena (Motos, Fiebre…) zenez, Balerdi Erdi izena jartzea bururatu zitzaigun.
Eta noiz osatu zenuten beste erdia?
Duela urtebete izango zen, abesti berriak egiten hasi nintzenean, eta Carlos Ortiz baxu-jotzaile berria gehitu zitzaigunean. Marino Goñiri berari iruditu zitzaion hori zela logikoena, nahiz eta gero kanpora joan behar izan zuen eta taldea utzi zuen. Beraz, taldeko kide guztiak ez gara proiektu berrian murgildu, baina hasierako hiruko formatuan gatoz. Izan ere, taldeari hirukote moduan eman genion hasiera, eta gerora sartu ziren Blanka Izkue teklatu-jotzailea eta Patxi Goñi gitarrista. Nolabait esateko, bi kide horiek falta dira, eta, gainera, ez zuten berriz heltzeko asmorik.
Orduan, Carlos Ortiz baxu-jotzailea da taldekide berriena.
Hori da. Marino eta Carlosen artean beste lagun bat aritu zen, Felix Ruperez. 80eko hamarkadatik ezagutzen genuen elkar. Izan ere, Kontuz Hi! taldean jotzen zuen, eta harremana mantentzen nuen harekin. Baina, laneko arazoak medio, taldea utzi zuen, eta haren ordez sartu zen Carlos.
Abesti berriekin Balerdi Balerdi berriro osatu, eta disko berria grabatzeko aukera sortu zaizue. Hego lautadaren ertzetik izenburupean argitaratu duzue. Zuen betiko musika ildoari heldu al diozue?
Ildo bertsuarekin jarraitzen du­gu, power poparen eta pop-rockaren artean. Abesti guztien egilea ni neu izan naiz, eta aspalditik finkatuta ditut nire gustu musikalak. Hitzei dagokienez, pare bat abestitan gurekin aspalditik kolaboratzen duen Pello Lizarralde idazlearenak dira; eta gainerakoak nik eginak. Beraz, betiko estiloa mantendu dugu disko berrian. Oro har, abestiak egiterakoan nahiko aske sentitu gara, eta, adibidez, ska kanta bat atera zaigu, lehen agian pentsaezina izango zena.
Ildo berari eutsi arren, bada ezberdintasunik entzuterakoan.
Gainerako gure hiru diskoekin alderatuz, grabazio berrian teklatuen presentzia ia desagertu egin da. Moldaketetan, ordea, bigarren gitarra batzuk sartu ditugu, zuzenekoetan gitarra bakarra izan arren. Ahalegindu gara moldaketekin abestiak apurtxo bat aberasten. Alde horretatik, Jose Alberto Batiz gitarra jotzaileak soloak sartu ditu Guduka eta Ber­­tan goxo abestietan.
Diskoa bi zatitan banatuta dago. Errepertorioaren erdia abesti zaharrek osatzen dute, eta beste erdia abesti berriek.
Balerdi Balerdiren lau kanta zahar berreskuratu ditugu; lehengo garaietan zuzenean jotzen genituenak, baina grabatu gabe geneuzkanak. Eta oraindik baditugu grabatu gabeko beste batzuk. Orain jaso ditugunak oso gustukoak genituen; eta Balerdi Erdin jada jotzen hasi ginen. Diskoa grabatzeko aukera sortu zenean, errepertorioan sartzea erabaki genituen. Bestalde, Linboan eta Hegoak (In Dylan imitatione) abestiak ere berriz hartu ditugu.
Taldearen itzulerak dezenteko oihartzun izan du. Puri-purian zeudeten garaian, ordea, kritika onak izaten zenituzten, baina jende askorik ez zenuten mugitzen. Orain, joera aldatu egingo dela uste al duzu?
Nik uste dut gauza bera gertatuko zaigula orain ere. Nafarroan, adibidez, nolabaiteko onarpena iparraldeko herrietan aurkitzen genuen, eta jarraitzaile horiek mantendu ditugu urte hauetan guztietan. Bizkaian eta Gipuzkoan ere baziren zaletu batzuk, baina, oro har, oso gutxi izan dira, eta ez ziren oso gazteak, gainera. Ez dut uste gauzak asko aldatuko direnik. Ez dugu aurreikuspen handirik egin nahi. Soilik, zaletu horientzat grabazio berri bat eta emanaldi batzuk eskaini, eta onarpena jasotzen badugu, saiatuko gara jarraitzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide