«Oso gustura» dago atez atekoaren aurkako Azkoitiko taldea, jasotako erantzunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko aza. 2a, 06:50

Azkoitiko Atez atekoa EZ Bosgarren edukiontzia BAI plataforma «oso gustura» da kanpainan zehar jaso duen erantzunarekin. Irailean sortu zuten, eta urrian sinadurak bildu dituzte kideek, kalean nahiz etxez etxe bidalitako gutunen bidez. Momentuz, 3.000 atxikimendu inguru jaso ditu taldeak, baina kopuru hori ez da behin betikoa. Izan ere, taldeko kide Mikel Juaristik jakinarazi du sinadurak aztertu egin behar dituztela orain, duplizitateak dauden ala ez ikusi, eta baliogarritasuna bermatzeko. «Argi geratu da herritarrek ez dutela atez atekoa nahi, eta egungo sistemaren jarraitu nahi dutela». Edukiontzi marroiaren aldeko apustua egiten duela berretsi du, baina eredu hori «indartu» eta herritarrak «kontzientziatzea» beharrezkoa dela deritzo. «Sinatzera etorri zaizkigun herritar asko kexu dira. Birziklatzen dutela diote, eta egiten ez dutenen eraginez guztiok moldatu beharko dugula sistema berrira». Plataforma, hasiera batean, urriaren lehenengo eta azkenengo astean zen kalean sinadurak biltzekoa, baina, «herritarren erantzun ona ikusita», eliz atarian eta Eroski supermerkatu aurrean astero egon dira azkenean. «Jendeak oraindik esaten digu sinatzeko asmoa duela. Beraz, baliteke kanpainarekin jarraitzea. Horretarako, ordea, azken emaitzak baloratu behar ditugu». Behin azken datuak eskuartean izanda, eta erabakiak hartuta,, udal gobernuari aurkeztuko dizkiote atxikimenduok. «Dokumentuak dioen bezala, sinadura hauekin udalari horrelako erabaki bat hartu aurretik herritarren iritzia kontuan izan dezala eskatu nahi diogu». Herritar [...]

Azkoitiko Atez atekoa EZ Bosgarren edukiontzia BAI plataforma «oso gustura» da kanpainan zehar jaso duen erantzunarekin. Irailean sortu zuten, eta urrian sinadurak bildu dituzte kideek, kalean nahiz etxez etxe bidalitako gutunen bidez. Momentuz, 3.000 atxikimendu inguru jaso ditu taldeak, baina kopuru hori ez da behin betikoa. Izan ere, taldeko kide Mikel Juaristik jakinarazi du sinadurak aztertu egin behar dituztela orain, duplizitateak dauden ala ez ikusi, eta baliogarritasuna bermatzeko. «Argi geratu da herritarrek ez dutela atez atekoa nahi, eta egungo sistemaren jarraitu nahi dutela». Edukiontzi marroiaren aldeko apustua egiten duela berretsi du, baina eredu hori «indartu» eta herritarrak «kontzientziatzea» beharrezkoa dela deritzo. «Sinatzera etorri zaizkigun herritar asko kexu dira. Birziklatzen dutela diote, eta egiten ez dutenen eraginez guztiok moldatu beharko dugula sistema berrira».
Plataforma, hasiera batean, urriaren lehenengo eta azkenengo astean zen kalean sinadurak biltzekoa, baina, «herritarren erantzun ona ikusita», eliz atarian eta Eroski supermerkatu aurrean astero egon dira azkenean. «Jendeak oraindik esaten digu sinatzeko asmoa duela. Beraz, baliteke kanpainarekin jarraitzea. Horretarako, ordea, azken emaitzak baloratu behar ditugu».
Behin azken datuak eskuartean izanda, eta erabakiak hartuta,, udal gobernuari aurkeztuko dizkiote atxikimenduok. «Dokumentuak dioen bezala, sinadura hauekin udalari horrelako erabaki bat hartu aurretik herritarren iritzia kontuan izan dezala eskatu nahi diogu».
Herritar talde batek eta EAJko hainbat ordezkarik osatu dute taldea, eta Azkoitiko PSEk ekimena babestu du. Honen arabera, atez atekoa ez da «irtenbidea», eta «heziketa kanpainak» has ditzala eskatu diote udalari.
Plataformak, elkartuta
Azkoitian ez ezik, Gipuzkoako zenbait herritan ere sortu dituzte halako ekimenak. Plataforma horiek bat egin dute orain, koordinadora berri bat osatuz; bertan daude, besteak beste, Azkoiti, Azpeiti, Zarautz eta Zumaiako taldeak. «Gipuzkoako Foru Aldundiak atez atekoaren aldeko apostua egin du, eta herriz herri bosgarren edukiontziaren alde egin beharrean, elkartzea erabaki dugu, indar gehiago izan dezagun», dio Juaristik. Plataforma honek adierazi du hondakinen kudeaketaren inguruko herri galdeketa egiteko ekimena sortuko balitz, babestuko lukeela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide