Betikoa, baina kirol ezezaguna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 18a, 07:01

Herriko jende askok ez du ezagutzen gure kirola eta elkartea; Azkoitian bolatokia dagoela ere ez dakite zenbaitzuk». Jarduera «ezezaguna» bada ere, Floreaga auzoan aspalditik dago ohitura boloetan jokatzeko. «Lehen, igandeetako jolasa izaten zen», adierazi du Idoia Muñozek, Floreaga Hirutxirlo bolo elkarteko kideak eta jokalariak. Aisialdirako jardueratik haratago, elkartea txapelketetan ere aritzen da orain, eta hain zuzen, larunbat honetan Euskadiko Bolo Txapelketako finala jokatuko dute. Euskal Herriko 80 jokalari elkartuko dira, eta Azkoititik 10 lagunek jokatuko dute finala. Hirutxirloko bolo jokalariek, oro har, denboraldi ona egin dutela adierazi du Muñozek, dagoeneko zortzi sari irabazi baitituzte, eta batzuk lehenengo postuetan dira. Esaterako, Muño zazpigarren postuan da maila orokorrean, eta Bruno Mendez hurrengo postuan. «Gure helburua da lehenengo hamarren postuan sailkatzea». Halaber, emakumezkoetan azkoitiarra da buruan, eta txapelketan ere postua mantentzea espero du, atzetik dituen jokalariekin «alde dezente baitu». Gainontzeko mailetan ere, txapelketa egungo postu berarekin amaitzea dute helburu jokalariek. Izan ere, boloak hainbat maila ditu: orokorra, emakumezkoak, nagusiak, infantilak, alebinak, bikoteak eta taldeak, eta Azkoitiko taldea alebinetan ezik beste maila guztietan lehiatzen da. Halaber, taldea besteengandik «nabarmendu» egiten dela adierazi du Muñozek, jokalari gutxienetarikoak diren kluba izanda, sariak gehiago dituztelako. Kirol berezia Azkoitiarrak aritzen diren kirolak Euskal Herrian du jatorria, Muñozek adierazi [...]

Azkoitiko bolo jokalariak Floreagako bolatokian elkartzen dira

Herriko jende askok ez du ezagutzen gure kirola eta elkartea; Azkoitian bolatokia dagoela ere ez dakite zenbaitzuk». Jarduera «ezezaguna» bada ere, Floreaga auzoan aspalditik dago ohitura boloetan jokatzeko. «Lehen, igandeetako jolasa izaten zen», adierazi du Idoia Muñozek, Floreaga Hirutxirlo bolo elkarteko kideak eta jokalariak. Aisialdirako jardueratik haratago, elkartea txapelketetan ere aritzen da orain, eta hain zuzen, larunbat honetan Euskadiko Bolo Txapelketako finala jokatuko dute. Euskal Herriko 80 jokalari elkartuko dira, eta Azkoititik 10 lagunek jokatuko dute finala. Hirutxirloko bolo jokalariek, oro har, denboraldi ona egin dutela adierazi du Muñozek, dagoeneko zortzi sari irabazi baitituzte, eta batzuk lehenengo postuetan dira. Esaterako, Muño zazpigarren postuan da maila orokorrean, eta Bruno Mendez hurrengo postuan. «Gure helburua da lehenengo hamarren postuan sailkatzea».

Halaber, emakumezkoetan azkoitiarra da buruan, eta txapelketan ere postua mantentzea espero du, atzetik dituen jokalariekin «alde dezente baitu». Gainontzeko mailetan ere, txapelketa egungo postu berarekin amaitzea dute helburu jokalariek. Izan ere, boloak hainbat maila ditu: orokorra, emakumezkoak, nagusiak, infantilak, alebinak, bikoteak eta taldeak, eta Azkoitiko taldea alebinetan ezik beste maila guztietan lehiatzen da. Halaber, taldea besteengandik «nabarmendu» egiten dela adierazi du Muñozek, jokalari gutxienetarikoak diren kluba izanda, sariak gehiago dituztelako.

Kirol berezia
Azkoitiarrak aritzen diren kirolak Euskal Herrian du jatorria, Muñozek adierazi duenez. «Lehen, baserri eremutan jokatzen zen; pentsa, bolatokiak ez daude herrian bertan. Lehen, esaterako, elizara joan ondoren jokatzen zuten, auzotarragoa zen».

Izan ere, bolotan jokatzeko modu berezia dute; hiru txirlotara jotzen dute; txirloak eskuz egindako egurrezko makilak dira, eta boloarekin horiek jo behar dituzte, tantoak egin ditzaten. «Boloa botatzen den kanalaren hasieran taula bat egoten da, eta pelotarekin hori jo behar da aurrena, bestela jokua baliogabetu egiten da». Kanalak 13 eta 18 metro bitartean neurtzen du, baina bolategi bakoitza desberdina izan ohi da, eta horrek zaildu egiten die jokoa;  «bola obalatua da, baina bolatoki batzuk aldapa gora dute eta besteak behera, edo batzuk luzeagoak dira eta besteak zabalagoak… Ezagutu egin behar da bakoitzean nola bota behar den, entrenamendua beharrezkoa da».

Herrira zabaltzeko nahia
Floreaga Hirutxirlo bolo elkartea 1993an sortu zen, eta egun hamabi kide ditu. Floreaga auzoan dagoen bolalekuan aritzen dira horretan, baina guztiak auzoko bizilagunak direla adierazi du. Halaber, boloetan jokatzeko eta ikustera joateko ohitura asko galdu dela uste du Muñozek. «Duela 50 urte 200 pertsona inguru elkartzen zen, baina orain gero eta gutxiago gara». Hori hala, herritarrak euren jolasa ikustera eta probatzera joatera animatu ditu elkarteak. «Urtean bi txapelketa egiten ditugu herrian, baina horietara ere auzotarrak soilik joaten dira, eta herrian ezagutarazi nahi dugu jolasa, giro polita sortzen baita, baina galtzen ari da».

Azkoitian ez ezik, Azpeitiko Garmendipen ere badago bolatokia. Hala ere, Gipuzkoan, talde gehienak Elgoibar eta Eibarren izaten direla adierazi du bolo jokalariak, eta herri horietan, Azkoitian ez bezala, herritarren artean zaletasun handia dagoela jakinarazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide