Elosuko Mendi Ganadu Ferian auzoko gaztelua omenduko du Napar Zuzterrak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko urr. 11a, 13:59

Bihar Elosuko Mendi Ganadu Feria egingo dute hogeita hamalaugarren aldiz, eta ohiko ekitaldiez gain, hainbat berrikuntza izango dira aurten, Napar Zuzterrak taldeak duela mende batzuk arte Elosuko muinoan egon zen gaztelua omenduko du, horren «oroimena» berreskuratzeko asmoz. Izan ere, Modesto Larrañagak, taldeko kideak, adierazi du gaztelua «ezezaguna» dela inguruan, Elosuko bizilagun batzuk horren berri baldin badute ere. Bibliografikoki ere, gotorlekuaren inguruko informazio «oso gutxi» dagoela adierazi du, baina 1468. urtera arte behintzat zutik egon zela badakite. Gaztelu hura, Nafarroako Erresumaren barruan egon zen, eta defentsarako erabiltzen zuten. Hala ere, ez dakite gazteluak noiz arte iraun zuen, horren inguruko daturik ez dutelako aurkitu. Halabaina, Elosuko San Andres eliza egiteko bertako harriak erabili zituztela jakinarazi du taldeak. Honen arabera, gazteluaren inguruan «ahozko transmisioa» egon da, eta horren ondorioz, hainbat datu egia den ezin dela jakin adierazi du; besteak beste, Larrañagak azaldu du ahoz aho transmititu izan dela XVI. mendean Elosu eta Azkoitia arteko bidea egiteko ere bertako harria erabili zutela. Egun, haitz bat dago gazteluaren lekuan, eta handik zulo batzuk ikus daitezke; hain zuzen, zulo horiek gazteluko egurrezko zutoinak izango zirela aipatu du. Aurten, Nafarroako Erresumaren Konkistaren 500. urteurrena izanik, Napar Zuzterrak gaztelua eta haren testuingurua jakitera eramateko ekitaldia egingo du. 12:00etan [...]

Bihar Elosuko Mendi Ganadu Feria egingo dute hogeita hamalaugarren aldiz, eta ohiko ekitaldiez gain, hainbat berrikuntza izango dira aurten, Napar Zuzterrak taldeak duela mende batzuk arte Elosuko muinoan egon zen gaztelua omenduko du, horren «oroimena» berreskuratzeko asmoz.

Izan ere, Modesto Larrañagak, taldeko kideak, adierazi du gaztelua «ezezaguna» dela inguruan, Elosuko bizilagun batzuk horren berri baldin badute ere. Bibliografikoki ere, gotorlekuaren inguruko informazio «oso gutxi» dagoela adierazi du, baina 1468. urtera arte behintzat zutik egon zela badakite. Gaztelu hura, Nafarroako Erresumaren barruan egon zen, eta defentsarako erabiltzen zuten. Hala ere, ez dakite gazteluak noiz arte iraun zuen, horren inguruko daturik ez dutelako aurkitu. Halabaina, Elosuko San Andres eliza egiteko bertako harriak erabili zituztela jakinarazi du taldeak. Honen arabera, gazteluaren inguruan «ahozko transmisioa» egon da, eta horren ondorioz, hainbat datu egia den ezin dela jakin adierazi du; besteak beste, Larrañagak azaldu du ahoz aho transmititu izan dela XVI. mendean Elosu eta Azkoitia arteko bidea egiteko ere bertako harria erabili zutela. Egun, haitz bat dago gazteluaren lekuan, eta handik zulo batzuk ikus daitezke; hain zuzen, zulo horiek gazteluko egurrezko zutoinak izango zirela aipatu du.

Aurten, Nafarroako Erresumaren Konkistaren 500. urteurrena izanik, Napar Zuzterrak gaztelua eta haren testuingurua jakitera eramateko ekitaldia egingo du. 12:00etan Elosuko bidegurutzean elkartuko dira, eta zanpantzarrekin batera, muinora joango dira. Han, gazteluaren inguruko informazioa ematen eta omenaldia egingo dute.

Elosuko ferira joateko, udalak garraio pulbikoa jarriko du abian; hala, goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak bitartean autobus txiki bat egongo da herrigunetik auzora joan-etorrian. Autobusak Julio Urkijo kalean dagoen geltokitik irtengo du, Eroski Txikiaren aurretik, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide