Hurrengo urteko aurrekontuak herritarrekin osatzeko parte hartze prozesua hasiko du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 28a, 14:54

Azkoitiko Udalak parte hartze prozesua hasiko du, 2013ko aurrekontuak herritarrekin batera prestatzeko. Horretarako, hainbat bilera egingo dituzte urrian zehar, eta ondoren lan talde bat osatuko dute. “Udalak bereziki landu eta indartu nahi du azkoitiarren parte-hartzea. Herritarrekin egin nahi dugu politika, herriari eta herritarrei eragiten dieten gaiak elkarrekin landu nahi ditugu, eta beharrezkoa dela uste dugu eztabaidatu eta erabakiak batera hartzeko bitartekoak jartzea”, adierazi du Esther Lizarraldek, Azkoitiko alkateordeak. Hala, iaz hasitako ekimena “sakondu” egingo dute aurtengoan. Izan ere, Lizarraldek gogoratu du aurreko urtean “lehen pausoak” eman zituztela, udalak herritarren aurrean aurtengo aurrekontuen proposamena aurkeztu baizuten, eta bertaratu zirenen “ekarpenak” jaso. Hala, orduan “agindu” zutena praktikan jarriko dute orain, eta “Danon herrixe” prozesua hasiko dute bi aste barru. “Egun, nolako herria dugun eta nolakoa izatea nahi dugun hausnartuko dugu herritarrekin, eta lehentasunen inguruan hausnarketa bultzatu nahi dugu”. Halaber, azkoitiarren ekarpenak “ahal den neurrian” kontutan hartuko dituztela agindu du udalak. Urriak 16tik 23ra bitartean bilerak egingo dituzte herritarrekin, eta horretarako Elhuyar aholkularitza enpresaren ñaguntza izango du udalak. Hala nola, bertako teknikari diren Aitziber Salaberria eta Beñat Jauregik dinamizatuko dituzte batzarrak. Bilerak auzoka banatuko dituzte, honako egunetan: urriaren 16an baserri auzoetako herritarrekin elkartuko dira; urriak 17an, berriz, Alde Zaharreko, Txalon Errekako eta Jausoroko [...]

Azkoitiko Udalak parte hartze prozesua hasiko du, 2013ko aurrekontuak herritarrekin batera prestatzeko. Horretarako, hainbat bilera egingo dituzte urrian zehar, eta ondoren lan talde bat osatuko dute. “Udalak bereziki landu eta indartu nahi du azkoitiarren parte-hartzea. Herritarrekin egin nahi dugu politika, herriari eta herritarrei eragiten dieten gaiak elkarrekin landu nahi ditugu, eta beharrezkoa dela uste dugu eztabaidatu eta erabakiak batera hartzeko bitartekoak jartzea”, adierazi du Esther Lizarraldek, Azkoitiko alkateordeak.

Hala, iaz hasitako ekimena “sakondu” egingo dute aurtengoan. Izan ere, Lizarraldek gogoratu du aurreko urtean “lehen pausoak” eman zituztela, udalak herritarren aurrean aurtengo aurrekontuen proposamena aurkeztu baizuten, eta bertaratu zirenen “ekarpenak” jaso. Hala, orduan “agindu” zutena praktikan jarriko dute orain, eta “Danon herrixe” prozesua hasiko dute bi aste barru. “Egun, nolako herria dugun eta nolakoa izatea nahi dugun hausnartuko dugu herritarrekin, eta lehentasunen inguruan hausnarketa bultzatu nahi dugu”. Halaber, azkoitiarren ekarpenak “ahal den neurrian” kontutan hartuko dituztela agindu du udalak.

Urriak 16tik 23ra bitartean bilerak egingo dituzte herritarrekin, eta horretarako Elhuyar aholkularitza enpresaren ñaguntza izango du udalak. Hala nola, bertako teknikari diren Aitziber Salaberria eta Beñat Jauregik dinamizatuko dituzte batzarrak. Bilerak auzoka banatuko dituzte, honako egunetan: urriaren 16an baserri auzoetako herritarrekin elkartuko dira; urriak 17an, berriz, Alde Zaharreko, Txalon Errekako eta Jausoroko biztanleekin egingo dute bilera; urriak 18an Trenbidearen Zumardiko, liburutegi inguruko, Bizkargiko eta Ibaiondoko herritarrekin elkartuko dira, eta urriak 22an San Martineko, Floreagako, Altzibarko eta Ipintzako bizilagunekin. Azkenik, urriaren 23an arlo desberdinetako kontseilu, elkarte eta norbanakoekin elkartu nahi du udalak. Bilera guztiak Elkargunean izango dira, 18:30eatik 20:30eara bitartean.

Bilera bakoitzetik diagnostiko bana egingo dute, eta bertan eremua eta arlo bakoitzaren egoera eta herritarrek hori nola egon nahi duten jasoko dute. Ondoren, diagnostiko horiek guztiak eztabaidatu egingo dituzte, azaroaren 10ean egingo duten tailerrean. Azken pausoa izango da herritarrekin aurrekontuen lantaldea osatzea. Proposamen guztiak 2013ko aurrekontuetan “ahal den neurrian txertatzea” izango da honen helburua.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide