Hondakinak murrizteko ‘Ontziratu zaitez’ kanpaina hasiko dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko ira. 27a, 12:40

Kutxa Ekoguneak, Urola Erdiko Mankomunitateak eta eskualdeko udalek Ontziratu zaitez egitasmoa jarri dute abian Azkoitian, Azpeitian, Aizarnazabalen, Beizaman, Errezilen eta Zestoan. Herri horietako harategietan eta arraindegietan ontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte, hondakinak murrizteko asmoz. Guztira, 8.000 ontzi banatuko dituzte eskualdean, eta Azkoitian abiatuko dute “ekimen berritzailea”. “Hondakinen prebentzioan pausoak eman nahi ditugu, eta halako egitasmoak beharrezkoak eta eraginkorrak dira”, adierazi du Esther Lizarraldek, Azkoitiko Udaleko alkateordeak. Izan ere, saltoki horietan erosketak egitean “hondakin kopuru handia” sortzen dela azpimarratu du Lizarraldek, produktuak paperean bildu ondoren, plastikozko poltsa bat edo bitan sartzen direlako. Kutxa Ekoguneko Kontsumo Jasangarria saileko arduraduna den Amaia Otazok, berriz, adierazi du kanpaina honen helburua hirukoitza dela, eta “guztientzat onuragarria” dela gaineratu du. Izan ere, erosketak “erosoago” direla uste du Otazok: “erosleek behin etxera iritsita,  ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dute, modu garbi batean”. Horrez gain, saltokiek kostu “handia” murriztuko dutela adierazi du, ez dutelako horrenbeste paper eta plastiko erabili behar izango. Helburu nagusia, ordea, hondakin gutxiago ekoiztea dela berretsi du Kutxa Ekoguneko kideak: “Ingurumenarentzat positiboa izateaz gain, ekimen honekin denok ateratzen gara irabazle”. Hala, bestelako kontsumo mota bultzatu nahi dute antolatzaileek. Azkoitian, Herrixen Merkatari Elkartea batu da ekimenera; hala, herriko hamalau saltokitan erabili ahalko dira ontziak: Itziar eta [...]

Kutxa Ekoguneak, Urola Erdiko Mankomunitateak eta eskualdeko udalek Ontziratu zaitez egitasmoa jarri dute abian Azkoitian, Azpeitian, Aizarnazabalen, Beizaman, Errezilen eta Zestoan. Herri horietako harategietan eta arraindegietan ontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte, hondakinak murrizteko asmoz. Guztira, 8.000 ontzi banatuko dituzte eskualdean, eta Azkoitian abiatuko dute “ekimen berritzailea”. “Hondakinen prebentzioan pausoak eman nahi ditugu, eta halako egitasmoak beharrezkoak eta eraginkorrak dira”, adierazi du Esther Lizarraldek, Azkoitiko Udaleko alkateordeak. Izan ere, saltoki horietan erosketak egitean “hondakin kopuru handia” sortzen dela azpimarratu du Lizarraldek, produktuak paperean bildu ondoren, plastikozko poltsa bat edo bitan sartzen direlako.

Kutxa Ekoguneko Kontsumo Jasangarria saileko arduraduna den Amaia Otazok, berriz, adierazi du kanpaina honen helburua hirukoitza dela, eta “guztientzat onuragarria” dela gaineratu du. Izan ere, erosketak “erosoago” direla uste du Otazok: “erosleek behin etxera iritsita,  ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dute, modu garbi batean”. Horrez gain, saltokiek kostu “handia” murriztuko dutela adierazi du, ez dutelako horrenbeste paper eta plastiko erabili behar izango. Helburu nagusia, ordea, hondakin gutxiago ekoiztea dela berretsi du Kutxa Ekoguneko kideak: “Ingurumenarentzat positiboa izateaz gain, ekimen honekin denok ateratzen gara irabazle”. Hala, bestelako kontsumo mota bultzatu nahi dute antolatzaileek.

Azkoitian, Herrixen Merkatari Elkartea batu da ekimenera; hala, herriko hamalau saltokitan erabili ahalko dira ontziak: Itziar eta Sorazu arraindegietan eta Agirre, Beloki, Bittor, Elorza, Etxezar, Otzarreta, Traki, Zumardia eta Ternez harategietan. Baita Center Eroskin, Maxi Eroskin eta BM supermerkatuetan. Horretarako, datorren asteartean, urriaren 2an, banatuko dituzte ontziak, 10:00etatik 13:00etara bitartean, plazan. Urriaren 4ean ere banatuko dituzte, 16:00etatik 19:00etara artean. Guztira 2.700 ontzi berrerabilgarri banatuko dituzte herrian.

Familia bakoitzak ontzi bat jasotzeko aukera izango du. Horretarako, aldez aurretik txarteltxoak eskuratu daitezke harategi eta arraindegi horietan, eta herritarrek euren datuak bete ondoren plazan eskuratu ahalko dute ontzia. Era berean, banaketa egunean ere izango dituzte txartelak eskuragarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide