Azkoitiko ezker abertzaleak herritarrak gonbidatu ditu Sorturen “eratze prozesuan” parte hartzera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 26a, 11:00

Azkoitiko ezker abertzaleak agerraldia egin du, eta herriko dozenaka lagunek dei egin die Azkoitiko “ezkertiar eta abertzaleei” Sortuk udazkenean abiatuko duen eztabaida prozesuan parte hartzera; “guztiok gara beharrezkoak, eta guztion ekarpenak bildu nahi ditugu Sortuk bere oinarri sendoa eraiki eta ibilbide politiko indartsu bat abiatzeko”. Azkoitiko ordezkariek gogoratu dute ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria dokumentua plazaratu zuela duela bi urte, honen “barne eztabaidaren” ondorioz. Hori hala, dokumentu honekin bat egiten duten herritarrak gonbidatu dituzte alderdiaren eratze prozesuan “modu eraikitzailean” aritu daitezen. Horien esanetan, ezker abertzaleak azken urteetan egin duen “lanari esker” lortu dute Sortu legez onartuta egotea. Izan ere, Espainiako Estatuak 2002an jarri zuen “ilegalizazio politikaren” ondorioz, udalak eta erakundeak “modu antidemokratikoan” osatu zirela gogora ekarri dute. Hala ere, ezker abertzaleak “gogor” jarraitu duela lanean azpimarratu dute: “Lan horrek guztiak fruitu asko eman ditu, eta horien adibide da Azkoitiko Udal Gobernua Bilduren esku egotea, herrian ere desberdinen arteko akordioa lortuz”. Dena den, oraindik orain “salbuespen egoera” dagoela adierazi dute; “horren adibide gorbidena da Traki eta Torre euskal preso politikoak espainiar eta frantziar kartzeletan behituta izatea, eta beste hainbat herritar ere Azkoititik urrun egotea”.  

Azkoitiko ezker abertzaleak agerraldia egin du, eta herriko dozenaka lagunek dei egin die Azkoitiko “ezkertiar eta abertzaleei” Sortuk udazkenean abiatuko duen eztabaida prozesuan parte hartzera; “guztiok gara beharrezkoak, eta guztion ekarpenak bildu nahi ditugu Sortuk bere oinarri sendoa eraiki eta ibilbide politiko indartsu bat abiatzeko”. Azkoitiko ordezkariek gogoratu dute ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria dokumentua plazaratu zuela duela bi urte, honen “barne eztabaidaren” ondorioz. Hori hala, dokumentu honekin bat egiten duten herritarrak gonbidatu dituzte alderdiaren eratze prozesuan “modu eraikitzailean” aritu daitezen.

Horien esanetan, ezker abertzaleak azken urteetan egin duen “lanari esker” lortu dute Sortu legez onartuta egotea. Izan ere, Espainiako Estatuak 2002an jarri zuen “ilegalizazio politikaren” ondorioz, udalak eta erakundeak “modu antidemokratikoan” osatu zirela gogora ekarri dute. Hala ere, ezker abertzaleak “gogor” jarraitu duela lanean azpimarratu dute: “Lan horrek guztiak fruitu asko eman ditu, eta horien adibide da Azkoitiko Udal Gobernua Bilduren esku egotea, herrian ere desberdinen arteko akordioa lortuz”. Dena den, oraindik orain “salbuespen egoera” dagoela adierazi dute; “horren adibide gorbidena da Traki eta Torre euskal preso politikoak espainiar eta frantziar kartzeletan behituta izatea, eta beste hainbat herritar ere Azkoititik urrun egotea”.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide