Imanol Alesonek eta Jone Urkizuk bigarren egin dute Ehun Miliak proban

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 16a, 15:41

                  Imanol Aleson (24:05:35) azkoitiarrak eta Jone Urkizu (31:02:00) Azkoitian bizi den azpeitiarrak bigarren postuan bukatu dute asteburuan jokatu den Ehun Miliak proba. 2010ean aurrena bukatu zuen Alesonek Ehun Miliaken. Dena den, aurten ez zuen espero horrelako emaitza izatea, joan den urriaren 14an ebakuntza egin ziotelako hankan, beraz «oso gustura» dago egindakoarekin. Gizonezkoetan Aitor Lealek (23:26:55) irabazi zuen eta emakumezkoetan Xari Adrianek (30:55:11). «Gauzak ondo irten dute eta gustura nago, niretzat ezustekoa izan da. Aurten ez neukan irteteko asmorik ere, mendian erori eta hankan min hartu nuen eta joan den urrian ebakuntza egin zidatelako. Neguan ia ez dut ezer egin, baina nonbait neguko atsedenaldiak mesede egin dit», esa  dio Alesonek Hitzari. Etxekoek lasai irteteko eskatu zioten eta dioenez, «pultsometroaren arabera, lasterketa hasi eta bukatu erritmo berdinean egin dut». Ehun Miliak probaren ibilbidea «oso gogorra» dela dio, gainera eguraldi txarra egin zioten. «Hotz handirik ez zuen egiten, baina euria bai, eta bidean lokatza eta harriak bustita zeuden. Hala ere, gauez gu egunero entrenatzen ibiltzen garen tokitik pasatu ginen, Izarraitzetik, eta leku hori ondo ezagutzen dugunez guretzako abantaila da, badakigulako nondik goazen», azaldu du azkoitiarrak. Lasterketarako euria ez du batere gustukoa Alesonek, baina orain [...]


 

 

 

 

 

 

 

 

 

Imanol Aleson (24:05:35) azkoitiarrak eta Jone Urkizu (31:02:00) Azkoitian bizi den azpeitiarrak bigarren postuan bukatu dute asteburuan jokatu den Ehun Miliak proba. 2010ean aurrena bukatu zuen Alesonek Ehun Miliaken. Dena den, aurten ez zuen espero horrelako emaitza izatea, joan den urriaren 14an ebakuntza egin ziotelako hankan, beraz «oso gustura» dago egindakoarekin. Gizonezkoetan Aitor Lealek (23:26:55) irabazi zuen eta emakumezkoetan Xari Adrianek (30:55:11).

«Gauzak ondo irten dute eta gustura nago, niretzat ezustekoa izan da. Aurten ez neukan irteteko asmorik ere, mendian erori eta hankan min hartu nuen eta joan den urrian ebakuntza egin zidatelako. Neguan ia ez dut ezer egin, baina nonbait neguko atsedenaldiak mesede egin dit», esa  dio Alesonek Hitzari. Etxekoek lasai irteteko eskatu zioten eta dioenez, «pultsometroaren arabera, lasterketa hasi eta bukatu erritmo berdinean egin dut».

Ehun Miliak probaren ibilbidea «oso gogorra» dela dio, gainera eguraldi txarra egin zioten. «Hotz handirik ez zuen egiten, baina euria bai, eta bidean lokatza eta harriak bustita zeuden. Hala ere, gauez gu egunero entrenatzen ibiltzen garen tokitik pasatu ginen, Izarraitzetik, eta leku hori ondo ezagutzen dugunez guretzako abantaila da, badakigulako nondik goazen», azaldu du azkoitiarrak.

Lasterketarako euria ez du batere gustukoa Alesonek, baina orain dela bi urte lehen postuan bukatu zuenean ere «antzeko eguraldia» izan zuten, «euria ez zait gustatzen, baina orain bi urte ere lainoa eta euria izan genuen».

Aurten irabazi duen garaikurra, orain bi urte irabazi zuen txapeldunarenaren ondoan jarri du etxean, eta alabei esan die hirugarren saria falta zaiola, podiumeko hirurak osatzeko, «baina batek hala esan dit, aita hirugarrena baino hobe da berriro aurrenekoa lortzea». Etxekoak eta inguruko taldea garrantzitsuak direla dio azkoitiar kirolariak, «horrelako probatan ibiltzeko lan eta entremendu asko egin behar da, baina norberaren lanaz gainera ingurukoena dago. Horregatik, nire amets honetan laguntzen didaten guztiei eskerrak eman beharrean nago».

Aleson ez dago geldirik egoteko eta dagoeneko beste ehun miliatako proba batean irteteko asmoa du. Abuztuaren 31ko Mont Blanc-eko proban parte hartuko du. «Munduko lasterketarik onena da, txirrindularientzako Tourra bezala. Probatzera joango gara, esperientzia berri bat izango da», dio.

Asteburuko probaren desberdina da Mont Blanc-ekoa, «probaren desnibela txikiagoa da, baina ibilbidearen zati handiena bi milatik gorako altueran egin behar da, eta ordu eta kilometro asko direnez oxigeno falta antzeman egiten da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide