Iñaki Loinaz: «Triatloia oso gutxi baloratuta dagoen kirola dela uste dut»

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 12a, 07:00

Urte ederra egin du Iñaki Loinazek (Azkoitia, 1991) triatloian. 23 urte azpiko Euskadiko txapeldun izatea lortu du, eta duela bi aste Aritzulekuko triatloia (Euskal Herri mailako txapelketa) irabazi zuen bere kategorian. Sailkapen orokorrean bosgarren postuan gelditu zen. Zortzi triatloi korritu ditu guztira. Hondarribiko akuatloia ere irabazi zuen larunbatean. Biatloietan ere hartu du parte, eta emaitza onak lortu ditu. Kirol magisteritza oraintxe amaituta, zalantza du datorren urtean zer ikasi. Horrek baldintzatuko du entrenatzeko zenbat denbora izango duen datorren denboraldian. Garbi dauka ikasten jarraituko duena. Hain urte ona izatea espero al zenuen? Nik uste baino askoz hobeto ibili naiz. Iaz probatu egin nuen, eta gustatu egin ziztaidan. Beti igerian ibili izan naiz, eta betidanik gustatu izan zait triatloia. Igeria utzi nuenean probatzea pentsatu nuen. Azkenean, gustatu, eta aurten serioago hartzea erabaki nuen. Entrenatzaile pertsonalarekin hasi naiz. Hasiera batean Lekeitioko eta Donostiakoa bakarrik egin behar nituen, baina duatloiak egindakoan entrenatzaileak esan zidan berak uste baino askoz hobeto nindoala, eta, beraz, komenigarria izango litzatekeela triatloietan parte hartzea. Nolatan eman zenuen igeriketatik triatloirako jauzia? Lehen igerian ibiltzen nintzen. Asko entrenatu behar izaten da igerian lehiatzeko; astean sei bat aldiz, egunean 5.000-6.000 metro eginez. Urtean hiruzpalau txapelketa garrantzitsu izaten dira; bi minutuko probak. Beraz, zera pentsatzen [...]

Loinaz

Iñaki Loinaz

Urte ederra egin du Iñaki Loinazek (Azkoitia, 1991) triatloian. 23 urte azpiko Euskadiko txapeldun izatea lortu du, eta duela bi aste Aritzulekuko triatloia (Euskal Herri mailako txapelketa) irabazi zuen bere kategorian. Sailkapen orokorrean bosgarren postuan gelditu zen. Zortzi triatloi korritu ditu guztira. Hondarribiko akuatloia ere irabazi zuen larunbatean. Biatloietan ere hartu du parte, eta emaitza onak lortu ditu. Kirol magisteritza oraintxe amaituta, zalantza du datorren urtean zer ikasi. Horrek baldintzatuko du entrenatzeko zenbat denbora izango duen datorren denboraldian. Garbi dauka ikasten jarraituko duena.

Hain urte ona izatea espero al zenuen?
Nik uste baino askoz hobeto ibili naiz. Iaz probatu egin nuen, eta gustatu egin ziztaidan. Beti igerian ibili izan naiz, eta betidanik gustatu izan zait triatloia. Igeria utzi nuenean probatzea pentsatu nuen. Azkenean, gustatu, eta aurten serioago hartzea erabaki nuen. Entrenatzaile pertsonalarekin hasi naiz. Hasiera batean Lekeitioko eta Donostiakoa bakarrik egin behar nituen, baina duatloiak egindakoan entrenatzaileak esan zidan berak uste baino askoz hobeto nindoala, eta, beraz, komenigarria izango litzatekeela triatloietan parte hartzea.

Nolatan eman zenuen igeriketatik triatloirako jauzia?
Lehen igerian ibiltzen nintzen. Asko entrenatu behar izaten da igerian lehiatzeko; astean sei bat aldiz, egunean 5.000-6.000 metro eginez. Urtean hiruzpalau txapelketa garrantzitsu izaten dira; bi minutuko probak. Beraz, zera pentsatzen nuen: «Hainbeste entrenatu, urtean bi minutu egiteko?». Gainera, betidanik izan dut triatloiaren harra. Probatu egin behar nuen. Iaz hasi, eta gustatu egin zitzaidan.

Nolako taldea daukazue Azkoitian?
Neu sartu nintzenean, probatzeagatik sartu nintzen, triatloietan parte hartzeko beharrezkoa baitzen taldea izatea. Hasieran ez nituen bertako kideak ezagutzen, baina taldean jardutea nire erara aritzea baino hobe zela ikusi nuen. Tertzio taldekidea (Aitor Benitez) nirekin batera hasi zen, eta izugarrizko lana egin du. Harengatik izan ez balitz, laurdena ere ez genuen egingo. Hilero edo bi astean behin bilera egiten dugu. Bloga sortu du. Bere kasara zebilen jendea taldean izen ematera animatu du… Horrela taldea hamar lagunekoa izatetik hogeikoa izatera pasa da. Orain bost sei pertsona joaten gara probetara batera, eta horrek aldea egiten du. Giro ederra daukagu taldean. Ongi konpontzen gara.

Babesleak topatzeko ere lan handia egin behar da. Hasteko, triatloia oso gutxi baloratuta dagoen kirola dela iruditzen zait. Izan ere, beste zenbait kiroletan, indar gutxiago izanda ere, diru-laguntza handiagoak jasotzen dituzte. Babesleak ere errazago aurkitzen dute. Aurten lan handia egin da, baina nik uste hasiera bakarrik izango dela. Gainera, neskarik ez daukagu taldean, eta gure helburua bada nesken taldea osatzea ere. Hainbat neska azkoitiar badabil hobetan, badakigu.

Astean zenbat entrenamentu egiten dituzu?
Hamabi entrenamentu egiten ditut, sei egunean. Osteguna jai ematen dit normalean entrenatzaileak, bestela igandea. Igerian lau edo bost egiten ditut, korrika lau, eta bizikletan hiru bat.

Parrandak nola tartekatzen dituzu?
Negu partean lasterketa gutxi izaten direnez, libreago egoten naiz. Hala ere, bakoitzaren araberakoa da hori; nahi duzunaren arabera. Zerbaitetan zentratzen bazara, eta gustatzen bazaizu, gutxiago egingo dituzu. Nik Errege Egun bezperan bota nuen, eta gero inauterietan. Sei hilabetean bi horiek egin ditut. Azkena, aurreko astean egin nuen, baina triatloia korrituta, nekatuta nengoen, eta gozio joan nintzen etxera. Azkenean ohitu eta guzti egiten zara. Lagunekin lokalean lasai, gustura egiten naiz.

Baina esan dudan bezala, egin nahi duzunaren araberakoa da. Triatloietan, amaitzea bakarrik nahi baldin baduzu, denbora asko ez du eskatzen. Triatloietan ibili eta astero parranda egin daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide