Udal Gobernua ez dago prest Txerloian argiteria berritzeko 34.000 euro jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 10a, 07:20

Azkoitiko Udalak  Txerloia Futbol Zelaiko argiteria berritzeko gastuen %25 bere gain dezala eskatu zuten osteguneko udalbatzarrean EAJ, Azkoitia Bai eta PSE-EE alderdiek, mozio bidez. Bidea ez dela hori azaldu zuen, ordea, Begoña Garmendia idazkariak. «Diru partida horiek onartzea Udal Gobernuari dagokio, eta udalbatzak ezin du gobernuaren eskumenetan eskua hartu, gobernuak udalbatzaren eskumenetan parte hartu ezin dezakeen bezala». Horregatik, galde-erreguetara pasa zuten gaia. Udal gobernua neurriaren aurka agertu zen, udalaren egoera ekonomikoarekin gastu hori bere gain hartzea «ezinezkoa» delako. Mozioaren arabera, Gipuzkoako Futbol Federazioak 96.908,97 euro (kostuaren %70) emango lituzke argiteria berritzeko. Anaitasuna Futbol Taldeak 6.922,07 euro (%5) eta Azkoitiko Udalak 34.610,35 euro ( %25) ordaindu beharko lituzke. Eztabaida bizia piztu zen zinegotzien artean, batzar aretoan zeuden Anaitasunako ordezkarien artean ere. Besteak beste, horren eraginez, aspaldiko urteetako udalbatzar luzeena izan zen ostegunekoa. Udalaren egoera ez dagoela «gastu horietarako» nabarmendu zuen Pello Bastarrika alkateak. «Nire esker ona ez ezik, egungo udalarena ere badu Anaitasunak», azaldu zuen hasieran. «Anaitasunarekin nago», gehitu zion aitortzari. «Egoerak ez digu ahalbidetzen aurkeztu duzuen proiektuari aurre egitea. Proiektuaren ondoriozko gastuari ezin diogu gaur egun, inolaz ere, aurre egin», azaldu zuen. Bide batez, Anaitasunak 55.000 euroko dirulaguntza jaso duela ere gogorarazi zuen. «Egungo egoera ekonomiko tamalgarria ikusita, kezka ere [...]

Txerloia

Txerloia futbol zelaian Anaitasunak eta Realak jokatu zuten partidako irudi bat (Argazkia: Realsociedad.com)

Azkoitiko Udalak  Txerloia Futbol Zelaiko argiteria berritzeko gastuen %25 bere gain dezala eskatu zuten osteguneko udalbatzarrean EAJ, Azkoitia Bai eta PSE-EE alderdiek, mozio bidez. Bidea ez dela hori azaldu zuen, ordea, Begoña Garmendia idazkariak. «Diru partida horiek onartzea Udal Gobernuari dagokio, eta udalbatzak ezin du gobernuaren eskumenetan eskua hartu, gobernuak udalbatzaren eskumenetan parte hartu ezin dezakeen bezala». Horregatik, galde-erreguetara pasa zuten gaia.

Udal gobernua neurriaren aurka agertu zen, udalaren egoera ekonomikoarekin gastu
hori bere gain hartzea «ezinezkoa» delako. Mozioaren arabera, Gipuzkoako Futbol Federazioak 96.908,97 euro (kostuaren %70) emango lituzke argiteria berritzeko. Anaitasuna Futbol Taldeak 6.922,07 euro (%5) eta Azkoitiko Udalak 34.610,35 euro ( %25) ordaindu beharko lituzke. Eztabaida bizia piztu zen zinegotzien artean, batzar aretoan zeuden Anaitasunako ordezkarien artean ere. Besteak beste, horren eraginez, aspaldiko urteetako udalbatzar luzeena izan zen ostegunekoa.

Udalaren egoera ez dagoela «gastu horietarako» nabarmendu zuen Pello Bastarrika alkateak. «Nire esker ona ez ezik, egungo udalarena ere badu Anaitasunak», azaldu zuen hasieran. «Anaitasunarekin nago», gehitu zion aitortzari. «Egoerak ez digu ahalbidetzen aurkeztu duzuen proiektuari aurre egitea. Proiektuaren ondoriozko gastuari ezin diogu gaur egun, inolaz ere, aurre egin», azaldu zuen. Bide batez, Anaitasunak 55.000 euroko dirulaguntza jaso duela ere gogorarazi zuen. «Egungo egoera ekonomiko tamalgarria ikusita, kezka ere badut, ez ote den gehiegizkoa kopuru hori», gaineratu zuen.

Anaitasunaren lana
Anaitsunako presidente Javier Zubizarretak «taldearen lana eta lorpenak» nabarmendu zituen, eta Gipuzkoako Futbol Federaziotik laguntza jasotzea aukera handia dela nabarmendu. Hori lortzeko «lan handia» egin behar izan dutela gogoratu zuen. «Hurrengoan ez da horrelako aukerarik izango», uste du Zubizarretak. «Horregatik, aprobetxatu egin behar da».

Iosu Bastida zinegotziak (EAJ) azaldu zuen, legalki zuzena ez baldin bazen bide hori, batzordeetan onartuko zituztela partida aldaketak, diru kopuru hori lortu arte. Udalari, «borondate falta» ere leporatu zion, PSE-EEko Miguel Reimundezek egin zuen bezalaxe. Azkoitia Baiko Julen Garatek, berriz, diru hori lortzeko murrizketak dagoeneko proposatu dituztela ere jakinarazi zuen, nahiz eta ez zuen zehaztu zein diren eta zeri eragiten dioten.

Jaurlaritzaren diru-laguntza
Mikel Zubizarreta zinegotziak (EAJ) geroago jakinarazi zuenez, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez, diru-laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak. «Ostiralean alkateari eta oposizioko taldeei» e-posta bidez jakinarazi zien. Laguntza horien puntu batean, udalei bideratutako dirua ere jasotzen da, haren arabera. «Argiteria publikoari lotutako instalazioe eta eraikin publikoetan energia eraginkortasuna hobetzeko», dio testuak. Zubizarretaren ustez, udalari ez litzaioke dirurik kostako argiteria berria jartzea, laguntza hori lortuko balitz. «Hori bai, dirua lortzeko eskatu egin behar da», gaineratu du.

————————————-

Bosgarren edukiontziaren aldeko mozioa aurkeztu du EAJk, eta atzera bota dute

Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egiteko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen osteguneko udalbatzarrean EAJk. «Azkoitiko Udalak herritarrei birziklatzearen aldeko apustua egiteko eskatzea» nahi du, «Europako zuzentarauek esaten dutenaren ildotik». Alderdiko ordezkariek nabarmendu dutenez, «pertsonen konfiantzan oinarritutako sistema, eraginkorra, garbia, estetikoa eta ekonomikoki bideragarria» nahi dute. Bilduk eta Azkoitia Baik mozioaren aurka egin zuten. Esther Lizarralde zinegotziak (Bildu) azaldu zuen Aldundiak aurkeztu duen planarekin bat egiten dutela, eta hori babesten dutela. Azkoitia Baiko Garatek, berriz, errausketaren aurka daudela azaldu zuen, eta EAJren mozioaren arabera, hori beharko litzatekeela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide