Azkarate, zubi saltorik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 28a, 10:41

Hilabete bat bada Gipuzkoako Aldundiak Azkarateko zubian sarea jarri zuenetik, jendeak bertatik salto eginda bere burua hil ez zezan. Bada horren aurka agertu denik ere. Ertz enpresa, hain zuzen. Zubi jauziak antolatzen dituen enpresa da, eta sarea jarri ostean, ezingo da salto gehiago egin Azkaratetik. Gorka Gonzalezek Ertz enpresan egiten du lan, eta haserre agertu da zubia itxi dutelako. «Azkoitiko Udalera eta Aldundira jo dugu, eta ez digute erantzunik eman». Gipuzkoako Aldundiaren eskumenekoa da zubia, eta maiatza amaiera aldean hasi ziren zubiaren inguruan sarea jartzen. Ertz enpresak salto egiterakoan sareak kendu, egin beharreko guztiak egin, eta amaitutakoan berriro jartzea proposatu du. «Torlojuekin jarritako sarea da. Beraz, posible izango genuke askatzea», azaldu du Gonzalezek. «Denbora gehiago beharko genuke, eta garestiago izango litzateke, baina hori egitea nahiko genuke» azaldu du. Lanpostu gutxiago Udaberrian bi lagun hartu zituen enpresak jauziak prestatzeko. Lagun talde batek saltoak egin nahi baldin bazituen, enpresari abisatu, eta prestatu egiten zuten. Zubi bi saltoa edo goma saltoa prestatzeko, material eta jende gehiago behar da, ordea, eta hori hilean behin prestatzen zuten. Bi lagun horiek «lanik gabe» geldituko direla azaldu du Gonzalezek. «Neure lanpostua ere nahiko kolokan gelditu da», gaineratu du.

Azkarateko zubia

Maiatzean jarri zuten sarea Azkarateko zubian (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

Hilabete bat bada Gipuzkoako Aldundiak Azkarateko zubian sarea jarri zuenetik, jendeak bertatik salto eginda bere burua hil ez zezan. Bada horren aurka agertu denik ere. Ertz enpresa, hain zuzen. Zubi jauziak antolatzen dituen enpresa da, eta sarea jarri ostean, ezingo da salto gehiago egin Azkaratetik.
Gorka Gonzalezek Ertz enpresan egiten du lan, eta haserre agertu da zubia itxi dutelako. «Azkoitiko Udalera eta Aldundira jo dugu, eta ez digute erantzunik eman». Gipuzkoako Aldundiaren eskumenekoa da zubia, eta maiatza amaiera aldean hasi ziren zubiaren inguruan sarea jartzen.

Ertz enpresak salto egiterakoan sareak kendu, egin beharreko guztiak egin, eta amaitutakoan berriro jartzea proposatu du. «Torlojuekin jarritako sarea da. Beraz, posible izango genuke askatzea», azaldu du Gonzalezek. «Denbora gehiago beharko genuke, eta garestiago izango litzateke, baina hori egitea nahiko genuke» azaldu du.

Lanpostu gutxiago
Udaberrian bi lagun hartu zituen enpresak jauziak prestatzeko. Lagun talde batek saltoak egin nahi baldin bazituen, enpresari abisatu, eta prestatu egiten zuten. Zubi bi saltoa edo goma saltoa prestatzeko, material eta jende gehiago behar da, ordea, eta hori hilean behin prestatzen zuten. Bi lagun horiek «lanik gabe» geldituko direla azaldu du Gonzalezek. «Neure lanpostua ere nahiko kolokan gelditu da», gaineratu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide