Gorka Larrañaga: «Pintura oihal gainetik atera dut; orain espazio publikoetan hasi naiz lanean»

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 27a, 07:00

Mexiko Hirian bizi da Gorka Larrañaga (Azkoitia, 1974) duela ia zapi urtetik, baina ez da Euskal Herriarekin ahaztu. Corazon chilango izeneko erakusketa inauguratuko du Donostiako Artez galerian, etzi. Uztail eta abuztu osoan egongo da ikusgai. Performance batekin inauguratuko du, eta bertan «hasierako egoera bat sortuko» duela azaldu du. Ikastaroa ere emango du galerian bertan, uztail osoan . «Gaur egun pintura non dagoen, nola erlazionatzen den beste gauza batzuekin, espazio publikoekin, irudi teknologikoarekin», horretaz jardungo du. Izena www.arteztu.com atarian eman daiteke, edo gorklarra@hotmail.com helbidera mezua bidalita. Zer lan aurkeztuko dituzu erakusketan? Ia zazpi urte dira Mexiko Hirian bizi naizena. Urte hauetan nahiko aldaketa nabarmena izan du nire lanak. Mexikoko inguruaren eraginez edo. Beraz, galeria honetan aurkeztu behar dudan lana hori da; urte hauetan emandako aldaketen erakusgarria. Zertan oinarritzen da? Nik Azkoititik alde egiterako, nire inguruarekin lanean hasia nintzen. Orduan egiten nuen lanak leihoak izena zuen. Gauean txakurrarekin paseatzera atera, eta etxe barruei argazkiak ateratzen nizkien, voyeur estilora [kar kar]. Azkoitian, herri txikietan edo inguru itxietan, gure bizitza besteengan proiektatu beharrarekin presioa sentitzen nuen nik. Adibidez, parrandara atera, eta hurrengo egunean denek dakite zer egin duzun, norekin joan zaren… Beraz, hori irudietara eramaten nuen. Lehenengo argazkia ateratzen nuen, hortik ordenagailuan manipulatu, eta [...]

Gorka Larrañaga

Gorka Larrañaga

Mexiko Hirian bizi da Gorka Larrañaga (Azkoitia, 1974) duela ia zapi urtetik, baina ez da Euskal Herriarekin ahaztu. Corazon chilango izeneko erakusketa inauguratuko du Donostiako Artez galerian, etzi. Uztail eta abuztu osoan egongo da ikusgai. Performance batekin inauguratuko du, eta bertan «hasierako egoera bat sortuko» duela azaldu du. Ikastaroa ere emango du galerian bertan, uztail osoan . «Gaur egun pintura non dagoen, nola erlazionatzen den beste gauza batzuekin, espazio publikoekin, irudi teknologikoarekin», horretaz jardungo du. Izena www.arteztu.com atarian eman daiteke, edo gorklarra@hotmail.com helbidera mezua bidalita.

Zer lan aurkeztuko dituzu erakusketan?
Ia zazpi urte dira Mexiko Hirian bizi naizena. Urte hauetan nahiko aldaketa nabarmena izan du nire lanak. Mexikoko inguruaren eraginez edo. Beraz, galeria honetan aurkeztu behar dudan lana hori da; urte hauetan emandako aldaketen erakusgarria.

Zertan oinarritzen da?
Nik Azkoititik alde egiterako, nire inguruarekin lanean hasia nintzen. Orduan egiten nuen lanak leihoak izena zuen. Gauean txakurrarekin paseatzera atera, eta etxe barruei argazkiak ateratzen nizkien, voyeur estilora [kar kar]. Azkoitian, herri txikietan edo inguru itxietan, gure bizitza besteengan proiektatu beharrarekin presioa sentitzen nuen nik. Adibidez, parrandara atera, eta hurrengo egunean denek dakite zer egin duzun, norekin joan zaren… Beraz, hori irudietara eramaten nuen. Lehenengo argazkia ateratzen nuen, hortik ordenagailuan manipulatu, eta azkenik margotu egiten nuen. Mexikora iritsitakoan, urteen poderioz hango inguruarekin hasi nintzen lanean, baina metodologia bera erabiliz.

Mexikon pintura oihal gainetik atera dut. Orain instalazioak egiten ditut, espazio publikoetan hasi naiz lanean. Euskaldunei egiten ari naizen lana oso deigarria edo txiloia irudituko zaie, hortera izatera iristen ari dela esateraino. Kolorea beldurrik gabe sartzen dut orain; formak ere barrokoagoak direla ikus daiteke. Azkoititik alde egin nuenean oso euskaldunak ziren nire lanak; oso soilak, elementu oso gutxiz osatuak.

Zer dela eta egin duzu aldaketa?
Nik uste Mexikoko kulturagatik izan dela. Oso kultura konplexua da. Bizitzari aurre egiteko beste jakinduri bat dauka Mexikok. Bizitzak ez du horrenbeste balio. Hemen bizitzak gehiegi balio duela ikusten dut, hemen denak du garrantzia.n Han jendea egunean bizi da. Baina aldi berean, oso konplexuak dira mexikarrak. Ez dituzte gauzak zuzenean esaten; beti kode ezkutu batzuk irakurtzen ibili beharra daukazu. Ez dira gu bezalakoak, ez dituzte gauzak zuzenean aurpegira begira esaten. Beraz, lana ere horrelakoa bihurtu da. Lehen askoz hurbilagoa, askoz zuzenagoa zen, eta orain elementu askorekin gauza gutxiago esaten ditut.

Zer ikusi ahalko da erakusketan?
Zortzi lan jarriko ditut. Formatu handiko lau lan, galeria ez baita oso handia. Orain gutxiago gehiago da parametroarekin egiten dut lan. Askoz ere gehiago aukeratzen ditut lanak. Nahiago dut gutxi, baina ganorazkoa ipini, asko eta erdizkakoa ipini baino. Eskultura eta margo arteko nahasketak dira batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide