Otaba festa izango da igandean Aittolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 7a, 12:13

Urtero legez, Korputz Eguneko igandero egiten den moduan, Otaba festa izango dute Aittolan. Gurutzean hasiko da ospakizuna, bailaran hildakoen omenen egingo den mezarekin. Ondoren Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña izango dira bersotan bertan, eta hamaiketakoa ere izango da. Aittola Zaharrean bazkaria izango da 14:00ak inguruan, Nieves Vesga Maite bertakoak jakinarazi duenez, 300 bazkari hartuta daude dagoeneko, eta ez dago tokirik bazkaltzeko. Arratsaldean Laja eta Landakanda trikitilariekin erromeria egingo dute 21:00ak ingurura arte. “Inguruan egiten den erromeriarik handiena dela esatera ausartuko nintzateke” adierazi du Maitek. “Bizkaitik, Altsasutik, Aiatik, Elgoibartik, Azkoititik eta beste hainbat herritatik etortzen dira bertara”, gaineratu du. “Euskal giroa” izaten dela azpimarratu du, baita “toki ederra” dela era; “niri asko gustatzen zait”. “Aspaldikoa” da erromeria. “Nik 35 urte daramatzat Aittolan, baina askoz lehenagotik egiten da”. Maitek gogorarazi duenez, Azkoitian dantzan egitea debekatu zutenean Debakoak hasi ziren Otaba festak antolatzen. “Debako partean txabola bat eraiki zuten trikitilarientzat. Ordutik ospatzen da Otaba festa Aittolan”, adierrazi du Maitek.  

Urtero legez, Korputz Eguneko igandero egiten den moduan, Otaba festa izango dute Aittolan. Gurutzean hasiko da ospakizuna, bailaran hildakoen omenen egingo den mezarekin. Ondoren Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña izango dira bersotan bertan, eta hamaiketakoa ere izango da. Aittola Zaharrean bazkaria izango da 14:00ak inguruan, Nieves Vesga Maite bertakoak jakinarazi duenez, 300 bazkari hartuta daude dagoeneko, eta ez dago tokirik bazkaltzeko.

Arratsaldean Laja eta Landakanda trikitilariekin erromeria egingo dute 21:00ak ingurura arte. “Inguruan egiten den erromeriarik handiena dela esatera ausartuko nintzateke” adierazi du Maitek. “Bizkaitik, Altsasutik, Aiatik, Elgoibartik, Azkoititik eta beste hainbat herritatik etortzen dira bertara”, gaineratu du. “Euskal giroa” izaten dela azpimarratu du, baita “toki ederra” dela era; “niri asko gustatzen zait”.

“Aspaldikoa” da erromeria. “Nik 35 urte daramatzat Aittolan, baina askoz lehenagotik egiten da”. Maitek gogorarazi duenez, Azkoitian dantzan egitea debekatu zutenean Debakoak hasi ziren Otaba festak antolatzen. “Debako partean txabola bat eraiki zuten trikitilarientzat. Ordutik ospatzen da Otaba festa Aittolan”, adierrazi du Maitek.

Egaña eta lizaso iaz, Aittolan

 

Aittolako gurutzean meza izango da 12:00etan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide