Sukalde dendetan euskara erabiltzea sustatzeko kanpaina abiatu du udala

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 7a, 07:00

Etxetresna elektrikoak eta sukaldeko altzariak saltzen dituzten dendetan euskara sustatzeko hainbat laguntza eman du Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. «Dendetan euskararen erabilera handitzeko» asmoarekin egin du hori. Laguntza horien artean daude etxetresna elektrikoen eta sukalderako altzarien gidaliburua eta CDa. Euskara Zerbitzuak herriko denda horiek guztiak aztertu ditu gidaliburua eta CDa atera aurretik. Hizkuntza egoera zein den ikertu du, zehazki. Mota guztietako dendetara jo dutela jakinarazi dute udal ordezkariek; hau da, «etxetresna elektriko txikiak edo era guztietakoak saltzen dituztenetara, sukaldeak zein etxetresnak saltzen dituztenetara». Datu horien arabera, ahozko komunikazioan euskararen erabilera «nagusitzen» dela azaldu dute, baina idatzizkoan «zalantzak eta ohitura falta izaten dituzte euskara eroso erabiltzeko». Egoera hori «arindu» eta «errazteko» xedearekin sortu dute material hori, azaldu dutenez. Azterketaren ondoren, «denda tipologia bakoitzari egokitutako argitalpenak» egin dituzte. Gidaliburuan eta CDan, «eguneroko lanerako balio duen» zenbait tresna daudela jakinarazi dute udaletik. «Hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda (sukaldeak saltzen dituzten denden kasuan, altzarien hiztegia ere txertatu da), ohar zein kartelen ereduak, izen komertziala, autoen errotuluak euskaraz idazteko gomendioak…». Horrez gain, diskoan norberak bere dendaren beharretara egokitzeko moduko baliabideak ere badauzkala jakinarazi dute. «Horrela, behar dituztenean, ordenagailuan moldatu, inprimatu eta dendan jartzea baino ez dute egin beharko», azaldu dute Euskara Zerbitzutik. Merkataritza euskalduntzen Etxeko tresna [...]

Sukalde  bat

Etxetresna elektrikoak eta sukaldeko altzariak saltzen dituzten dendetan euskara sustatzeko hainbat laguntza eman du Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. «Dendetan euskararen erabilera handitzeko» asmoarekin egin du hori. Laguntza horien artean daude etxetresna elektrikoen eta sukalderako altzarien gidaliburua eta CDa.

Euskara Zerbitzuak herriko denda horiek guztiak aztertu ditu gidaliburua eta CDa atera aurretik. Hizkuntza egoera zein den ikertu du, zehazki. Mota guztietako dendetara jo dutela jakinarazi dute udal ordezkariek; hau da, «etxetresna elektriko txikiak edo era guztietakoak saltzen dituztenetara, sukaldeak zein etxetresnak saltzen dituztenetara». Datu horien arabera, ahozko komunikazioan euskararen erabilera «nagusitzen» dela azaldu dute, baina idatzizkoan «zalantzak eta ohitura falta izaten dituzte euskara eroso erabiltzeko». Egoera hori «arindu» eta «errazteko» xedearekin sortu dute material hori, azaldu dutenez.

Azterketaren ondoren, «denda tipologia bakoitzari egokitutako argitalpenak» egin dituzte. Gidaliburuan eta CDan, «eguneroko lanerako balio duen» zenbait tresna daudela jakinarazi dute udaletik. «Hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda (sukaldeak saltzen dituzten denden kasuan, altzarien hiztegia ere txertatu da), ohar zein kartelen ereduak, izen komertziala, autoen errotuluak euskaraz idazteko gomendioak…». Horrez gain, diskoan norberak bere dendaren beharretara egokitzeko moduko baliabideak ere badauzkala jakinarazi dute. «Horrela, behar dituztenean, ordenagailuan moldatu, inprimatu eta dendan jartzea baino ez dute egin beharko», azaldu dute Euskara Zerbitzutik.

Merkataritza euskalduntzen
Etxeko tresna elektrikoen eta sukaldeen dendei zuzendutako ekimen hori ez da Azkoitiko Udalak egiten duen mota honetako aurrenengo ekimena. «Herriko merkataritza euskalduntzeko ahaleginean, arlo askotako establezimenduei zuzendutako ekimenak lantzen ari da Azkoitiko Udala azken urteetan», azaldu dute bertatik. Orain arte, ostalariei, higiezinen agentziei, estetika zentroei, ile apaindegiei, drogeriei eta janari dendei zuzendutako ikastaroak, saioak eta materiala argitaratu dituztela gogorarazi dute.

Udalarekin batera Bai Euskarari Ziurtagiriak, Azkoitiko Euskalgintza eta Euskara Biziberritzeko Plan Bereziak hartu dute parte ekimenean. Eman zaizkien baliabideak ibiltzera ere «animatu» dituzte guztiek dendetako nagusiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide