Lanik gabe geratu diren lorazainen alde kanpaldia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 5a, 08:30

ELAk deituta, 24 orduko kanpaldia egin dute Azkoitiko plazan, ostegun goizetik, ostiral goizera bitartean. Azkoitiko Udalak, enpresa bat azpikontratatuta zeukan lorezaintza kudeatzeko. Hitzarmena amaitu egin da, eta ez berritzea erabaki du udalak. Brigadan hiru langile polibalente hartuko ditu. ELAk gogor salatu du erabakia, azpikontratatuta zeuden hiru langileak lanik gabe geratuko direlako. Hori salatzeko egin dute akanpada, eta amaitutakoan, ostiral eguerdian idatzi bat irakurri zuten gertatutakoa salatzeko. Protestari amaiera emateko, berriz, manifestazioa egin zuten herrian zehar. ELAren ustez, «langileen subrogazio eskubidea inondik ere onartu gabe» egin du hori udalak. «Hiru langileak langabeziara zigortu» dituela esan du. «Zerbitzuak zuzenean emateko filosofiarekin ados» daudela azaldu dute, baina «ez orain arte udalak egindakoaren ardura eta erantzukizunak bere gain hartu gabe». Sindikatuak lorezain zerbitzua luzatzeko eskatu dio udalari. «Denbora pixka bat har dezala eskatzen diogu, eta ados ditzala langileen ordezkariekin traumatikoak ez diren irtenbideak». Udala zerbitzu publikoen alde Zerbitzua «azpikontratatu beharrean», bere gain hartzea erabaki du Azkoitiko Udalak. Horregatik, «azpikontratazioa ez berritzea erabaki» du. «Zerbitzu publikoen eta lanpostu publiko duinen aldeko apustua» egiten duelako. Brigadaren bidez hartuko ditu bere gain lorezaintza zerbitzuak udalak, eta «brigada hori indartzeko hiru lanpostu publiko aterako» dituela jakinarazi du. Horrez gain, udaletxeko langileak ez direnez, ezin dituztela langile moduan hartu [...]

ELA-ren protesta

Kanpaldia Azkoitiko plazan

ELAk deituta, 24 orduko kanpaldia egin dute Azkoitiko plazan, ostegun goizetik, ostiral goizera bitartean. Azkoitiko Udalak, enpresa bat azpikontratatuta zeukan lorezaintza kudeatzeko. Hitzarmena amaitu egin da, eta ez berritzea erabaki du udalak. Brigadan hiru langile polibalente hartuko ditu. ELAk gogor salatu du erabakia, azpikontratatuta zeuden hiru langileak lanik gabe geratuko direlako. Hori salatzeko egin dute akanpada, eta amaitutakoan, ostiral eguerdian idatzi bat irakurri zuten gertatutakoa salatzeko. Protestari amaiera emateko, berriz, manifestazioa egin zuten herrian zehar.

ELAren ustez, «langileen subrogazio eskubidea inondik ere onartu gabe» egin du hori udalak. «Hiru langileak langabeziara zigortu» dituela esan du. «Zerbitzuak zuzenean emateko filosofiarekin ados» daudela azaldu dute, baina «ez orain arte udalak egindakoaren ardura eta erantzukizunak bere gain hartu gabe».
Sindikatuak lorezain zerbitzua luzatzeko eskatu dio udalari. «Denbora pixka bat har dezala eskatzen diogu, eta ados ditzala langileen ordezkariekin traumatikoak ez diren irtenbideak».

Udala zerbitzu publikoen alde
Zerbitzua «azpikontratatu beharrean», bere gain hartzea erabaki du Azkoitiko Udalak. Horregatik, «azpikontratazioa ez berritzea erabaki» du. «Zerbitzu publikoen eta lanpostu publiko duinen aldeko apustua» egiten duelako. Brigadaren bidez hartuko ditu bere gain lorezaintza zerbitzuak udalak, eta «brigada hori indartzeko hiru lanpostu publiko aterako» dituela jakinarazi du.

Horrez gain, udaletxeko langileak ez direnez, ezin dituztela langile moduan hartu ere azaldu dute. «Udalean lanean hasteko prozesu bat jarraitu beharra dago, ezin ditugu lanean hartu besterik gabe», azaldu dute. Horrez gain, udalak argi utzi du ez duela «inongo langilerik kaleratu, langile horiek ez zirelako udal langileak». Hala adierazi dute udal ordezkariek: «Udalak Serbitzurekin zuen kontratua ez du berritu, eta ELAk enpresa hartako buruekin hitz egin beharko luke. Zerbitzu publikoa indartu eta lan eskaintza publikoa sustatzea da gure helburua, eta horren aldeko apustua egin dugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide